Trento

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Trento

Trentino-Adige Garaia
Trento
Trento hiriko ikuspegia gaztelutik, atzekaldean Borondone mendia dagoelarik.
Trentoko bandera

Trentoko armarria

Izen ofiziala Trento
Estatua ItaliaItalia
Estatua
Eskualdea
Probintzia
ItaliaItalia
Trentino-Adige Garaia
Trento
ISTAT kodea 022205
Alkatea Alberto Pacher
Herritarra trentotar
Koordenatuak 46°4′0″N 11°7′0″E / 46.06667°N 11.11667°E / 46.06667; 11.11667Koordenatuak: 46°4′0″N 11°7′0″E / 46.06667°N 11.11667°E / 46.06667; 11.11667
Trento is located in Italia
Trento
Eremua 157 km2
Posta kodea 38100, 38050, 38014, 38060, 38040
Biztanleria 110,142 bizt.
Dentsitatea 0,7 bizt./km²
Sorrera K.a. I. mendea
Tridentum erromatar kanpamendua
www.venezia.trento.it


Trento (italieraz Trento; alemanez Trient) Italia iparraldeko hiria da, Trentino-Adige Garaia eskualde autonomoko eta izen bereko probintziako hiriburua. Bolzano hiriaren hego-mendebalean, Adige ibaiaren ertzean, kokatzen da, mendiek inguratua. Merkataritza, turismoa eta industria (janari industria, ehungintza, zurgintza, makineria) dira ekonomia jarduera nagusiak.

Mundu osoan ezaguna da bertan Trentoko Kontzilioa (1545-1563) egin zelako, protestantismoari (luteranismoari) aurre egiteko Kontraerreforma hasi zuena, Trentoko Aginduak aldarrikatuz.

Eduki-taula

[aldatu] Ondarea

San Vigilio katedrala

Monumentu ugari ditu. Aipagarriak dira Teodorikoren garaiko harresiak, XIII. mendeko katedral erromaniko-lonbardiarra, Santa Maria Nagusiaren eliza, Buonconsiglioko gaztelua eta Pretorearen jauregia.

[aldatu] Historia

Tridentum hiri zaharrari dagokio; K.a. 222. urtean egin zen erromatarra. XI. mendean hiri aske eta inperiala bihurtu zen, Trentoko printze-apezpikuek gobernatzen zutela. Bavariaren mende zegoen 1805ean eta 1809-1814 urteetan Alto-Adigeko hiriburua izan zen. 1918. urtean Italiako hiri bihurtu zen.

[aldatu] Trentoko kontzilioa

Eliza Katolikoaren XIX. kontzilio ekumenikoa, Kontrarreformaren doktrinaren adierazpen nagusia izan zena. Paulo III.a aita santuak deitu zuen Karlos V.aren eskariz, erreforma protestantearen aurrerapenei aurka egitearren. Kontzilioa hiru alditan bildu zen: 1545-1549, 1551-1552 (Julio III.ak deitua), 1562-1563 (Pio V.arekin). Dotrina katolikoaren oinarrizko puntu guztiak aztertu eta zehaztu zituen: Biblia, sakramentuak, hezkuntza, meza santua, apaizgoa, erlikiak, eliz jaiak, etab. Kontzilioaren ondorioz, halaber, erakunde eklesiastiko gehienak berriztatu ziren.

[aldatu] Hiri eta herri senidetuak

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Trento

[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak