Triana (Sevilla)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Triana

Sevilla
Distrito de Triana.svg
Posta kodea 41010
Triana et la Calle Betis.JPG
Triana auzoaren ikuspegia, Guadalquivir ibaiaren beste ertzetik

Triana Espainiako Andaluzia autonomia erkidegoko hiriburu den Sevillako auzo bat eta hiri hau administratiboki banatuta dagoen hamaika barrutietako bat da. Hiriaren mendebaldean dago. Hegoaldean Los Remedios barrutiarekin, ekialdean Casco Antiguo eta Macarena barrutiekin, iparraldean Norte barrutiarekin eta Santiponce udalerriarekin, eta, mendebaldean, Camas, Tomares eta San Juan de Aznalfarache udalerriekin muga egiten du.

Trianak bere izena izen bereko ohiko auzoagatik jasotzen du, Guadalquivir ibaiaren ondoan dagoena, nukleo historikoaren beste ertzean, eta hiriko auzorik ezagunenetakotzat hartua dena, oso izaera bereizgarria izateagatik. Gaur egun, Sevillako Udalaren auzo banaketa ofizialaren arabera, barrutiak Triana Casco Antiguo, Barrio León, El Tardón-El Carmen, Triana Este eta Triana Oeste auzoak hartzen ditu.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Triana Guadalquivir ibaiaren eskuinaldeko ertzean eta antzinako hiriko hirigune historikoaren mendebaldean dago. Gaur egun hiriaren erdigunearekin ibaia zeharkatzen duen Isabel II.aren Zubiaren bidez (arruntki Trianako Zubia bezala ezagutzen dena) lotua dago. Ibaiaren ertz berean eta Trianaren mugakide, Los Remedios auzoa dago.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mitologiaren arabera, Astarte jainkosa, berataz maitemindua zegoen eta hiriaren sortzaile mitologikoa izan zen Herkulesengandik ihesi, Guadalquivir ibaiaren eskuin ertzera etorri zen babestera Triana sortuz.

Ikertzaileentzat bere izenaren jatorriak ere interesa piztu du. Ohi, Italikan jaiotako erromatar enperadorea izan zen Trajanok sortutako erromatar kolonia bezala izan zuen iraganarekin lotu izan da, Trajana-Triana izenarekin. Egile batzuen arabera, izena zeltiberiar eta erromatarren arteko konpromisozko formula batetik letorke, Tri, latinez hiru esan nahi duena, eta Ana, zeltiberiarren artean ibaia esan nahi duena, inguru horretan ibaia hirutan banatzen baitzen. Hau da Justino Matute Gavirak bere Aparato para describir la historia de Triana y de su iglesia parroquial lanean defendatzen duena:

« beste batzuk bere izena Trans amnemetik datorrela diote, latindarrek ibaitik haratuago zegoena adierazteko erabiltzen zuten esaera... eta arabiarrek ere arrazoi honegatik beragatik Triana Ma wara an-nahr deitzen zuten, ibaitik haratuago dagoena esan nahi duena, arrunkiago Atrayana edo Athriana deitzen zuten arren.  »

Koordenatuak: 37°23′00.89″N 6°00′18.72″W / 37.3835806°N 6.0052000°W / 37.3835806; -6.0052000

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Triana (Sevilla) Aldatu lotura Wikidatan