Tributu

Bideo honek Ikusgela proiektuko bideo bat barneratzen du
Wikipedia, Entziklopedia askea

Tributuak administrazio publikoak alde bakarrez eta derrigorrez ezartzen dituen diruzko prestazioak dira. Gastu publikoak sostengatzeko beharrezkoak diren diru-sarrerak dira ogasun publikoarentzat

Tributuak pertsona fisiko eta juridikoei ezartzerako orduan printzipio ezberdinak hartzen dira aintzat:

  • progresibotasuna, hau da, zenbat eta erosteko ahalmen handiago izan, orduan eta portzentaia handiago ordaindu behar izatea;
  • iruzurra saihestea, aitortzaile beraz gain enpresak eta bitartekarien jarduera ekonomikoa ogasunak kontrolatzen du (baliabide informatikoekin batik bat)
  • egoera pertsonalak kontuan hartzea, banakoak edo familiak ezbeharrak edo zailtasunak pairatzean, zerga murriztea ahalbidetzea alegia.

Iruzurrari buruz, eragile askoren arteko autokontrola ezinbestekoa da alor honetan, hots, zergadun bati ekintza bat aitortzea komeni ez zaionean, harremana duen besteri komenigarria izatea bihurtzea. Adibidez, etxebizitza alogera baten ordaintzean, alokatzaileari diru-sarrera aitortzea komeni ez badakioke ere, maizterrari komenigarria suerta dakioke, zerga murrizketa bat lor dezakeelako. Iruzurra ekiditea zail samarra denean, isun eta zehapen ugari definitzen dituzte arautegiek, non iruzurra egitearen ondoriozko zerga aurreztea, isuna bera baino baxuagoa izan ohi den.

Tributu motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estatuetako zerga-sistema gehienetan hiru tributu-mota bereizten dira: zergak, tasak eta kontribuzio bereziak.

Zergak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
PFEZa ulertzeko bideoa.

Administrazio Publikoak zerbitzu bat prestatzea edo jarduera bat garatzea ez da beharrezkoa tributu bat zerga bat bezala definitzeko. Hau da, ez du inolako kontraprestaziorik edo eskubiderik ematen.Zergetako zerga egitatea, negozio, ekintza edo gertaerak zehazten du, zeinak zergadunaren kontribuzio-gaitasuna agerian uzten duen.

Tributu guztietatik garrantzitsuenak dira, izan ere, diru-bilketa publikoaren portzentaje handiena suposatzen dute. Hauen artean besteak beste, PFEZ, BEZ, Sozietate Zerga, Ondare Zerga, Dohaintza eta oinordetza zerga, Zerga bereziak (erregai, tabako eta alkoholaren gainean besteak beste)… ditugu eta hauek, aldi berean Zerga Zuzen eta Zeharkakoen artean bereizten dira.

Tasak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orokorrean, hurrengo gertaerengatik gauzatzen dira tasak eta prezio publikoak:

  • jabego publikoaren aprobetxamendu berezia edo erabilera pribatiboarengatik;
  • zerbitzu publikoen prestazioengatik,
  • zuzenbide publikoko jarduerak burutzeagatik.

Adibide gisa, Hizkuntza Eskola Ofizialetako eta Administrazio Publikoetako argitalpenen prezio publikoak, edo estolderia, lizentzia eta tituluak lortzeko tasak daude.

Kontribuzio bereziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Obra publiko edo zerbitzu publikoak zabaltzeagatik, norbanako baten ondarearen balio handitzea edo etekina sortzen denean.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]