Triglav

Koordenatuak: 46°22′42″N 13°50′12″E / 46.378333°N 13.836667°E / 46.378333; 13.836667
Wikipedia, Entziklopedia askea
Triglav
Datu orokorrak
Garaiera2.864 m
Prominentzia2.059 m
Motamendi eta punturik altuena
Geografia
Map
Koordenatuak46°22′42″N 13°50′12″E / 46.378333°N 13.836667°E / 46.378333; 13.836667
MendikateaTriglav Group (en) Itzuli
Estatu burujabe Eslovenia
Municipality of SloveniaMunicipality of Kranjska Gora
Babestutako-eremuaTriglav Parke Nazionala
Mendizaletasuna
Lehen igoera1778
Geologia
Material nagusiakareharri
GaraiaTriasiko

Triglav, 2.864 metroko altuerarekin, Esloveniako mendi garaiena da, eta Juliotar Alpeetako altuena ere bai. Jugoslavia guztiko gailurra ere izan zen. Esloveniako sinbolo nagusietakoa da eta, horren ondorioz, herrialdeko armarrian ageri da.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Triglav mendia Esloveniako armarrian.

Historian zehar hainbat izen izan ditu; Ocra mons (1567), Krma (XVII mendean)... Adolf Gstirner mendizale alemaniarrak dioenez, Triglav izena lehen aldiz 1452an azaldu zen, Treglau idatzita.

Izena Tri-golvъ hitz konposatutik dator eta "hiru tontor" esan nahi du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1778an Sigmund Zois industriagizonak bultzaturiko espedizio batek lortu zuen lehen aldiz mendia igotzea. Štefan Rožič ehiztariak eta Luka Korošec eta Matevž Kos meatzariek gailurra zapaltzea lortu omen zuten. 1808an, Valentin Stanič-ek mendia lehen aldiz neurtu zuen.

1981, urtean Triglav Parke Nazionala eratu zen. Hainbat zabalkuntza izan ditu eta egun 880 km² hartzen ditu.

Tontorra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tontorrean Aljaž dorrea dago, triangulazio funtzioaz gain, tximistorratz gisa ere jokatzen duena. Jakob Aljaž mendizalearen omenez jarri zitzaion izena, berak 1895ean eraiki baitzuen. Tontorretik 55 metro beherako Stanič aterpea dago, hori ere Aljažek aginduz egina. Valentin Stanič-en izena jarri zitzaion.

Glaziarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tontorraren azpiko eremu karstifikatuaren gainean Triglav glaziarra (Triglavski ledenik) zabaltzen da. XIX mendean 40 hektarea hartzen zituen baina 1946rako 15 hektareatara txikituta zegoen. Egun 1 eta 3 hektarea artean dauka.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]