Triku
|
|
||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||
|
||||||||||||||||
|
|
||||||||||||||||
Trikua, kirikiñoa edo sagarroia (sailkapen zientifikoa: Erinaceinae) ugaztunen Erinaceidae familiako azpifamiliako kidea da. Gorputzaren gaina eta alboak arantzez beteak ditu arantzaz inguraturik du, morkots baten moduan. Hamasei triku espezie ezagutzen dira, bost generotan ezberdinetan sailkaturik. Europan, Asian eta Afrikan bizi dira, berez; bai eta Zeelanda Berrian ere, gizakiak sarturik.
Trikua intsektujalea da. Triku espezie guztiak oso antzekoak dira, eta bizitzeko era bertsua dute. 25 cm inguru luze izaten dira. Gorputzaren gaineko aldea eta alboak arantzez estaliak dituzte, eta azpiko aldea, hankak eta atzaparrak berriz ile gogor latz samarrez beteak. Belarriak, isatsa eta zangoak laburrak dituzte, eta muturra kono egiturakoa, luzea. Animalia gauzaleak dira; iluntzen duenean ateratzen dira janari bila. Barakuiluak, bareak, intsektuak eta harrak jaten dituzte batez ere, baina baita txoriak eta sugeak ere.
Generoak [aldatu]
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.