Trinitate Santuaren katedrala (Dublin)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Trinitate Santuaren katedrala
Christ Church Cathedral (Dublin).jpg
Katedralaren kanpoaldeko ikuspegia.
Herria Dublin
Herrialdea  Irlanda
Lurraldea Dublingo konderria
Koordenatuak 53°20′35″N 6°16′17″W / 53.34306°N 6.27139°W / 53.34306; -6.27139Koordenatuak: 53°20′35″N 6°16′17″W / 53.34306°N 6.27139°W / 53.34306; -6.27139
Garaia 1030
Trinitate Santuaren katedrala (Dublin) non dagoen adierazten duen Dublin erdiguneko mapa
Trinitate Santuaren katedrala (Dublin)
www.christchurchdublin.ie
Christ Church Cathedral Dublin - Plan.svg

Trinitate Santuaren katedrala edo Kristoren Eliza (ingelesez The Cathedral of the Holy Trinity edo Christ Church Cathedral) Irlandako Dublin hiriburuko katedral anglikanoa da. Hiri honetako Erdi Aroko bi katedraletatik zaharrena da, bestea San Patrizioren katedrala delarik.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo eliza 1028an eraiki zen egurrez egina, Dublingo Sigtrygg Silkbeard errege vikingoa Erromara erromes joan ondoren. Vikingoen asentamenduaren parean eraiki zen eta apezpikutza propioa izan zuen. Vikingoen hirian izan ziren bi elizetako bat zen.

Normandiarrek hiria konkistatzerakoan egurrezko eliza bota eta harrizkoa altxatu zuten 1180an. Korua, kripta eta kaperak gehitu zizkioten. Hurrengo mendeetan atalak gehitzen joan zitzaizkion.

Eduardo VI.a Ingalaterrakoak Erreforma Protestantea bultzatu zuen eta San Patrizo katedral katolikoa mailaz jeitsi eta Trinitate Santua katedral bihurtu zuen. San Patriziok zeuzkan zilarrezko bitxiak ere elizaz aldatu zituen. XVII mendean Parlamentuaren eta Epaitegiaren eraikinak altxatu ziren ondoan.

Katedrala zohikaztegi baten gainean eraikita zegoen eta XIX mendean segurtasun arazoak zirela eta bertan behera utzi behar izan zen. 1871 eta 1878 artean George Edmund Streeten gidaritzapean berrizte lanak egin ziren, bai eta 1980 eta 1982 artean ere.

Arkitektura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Viktoriar garaietan egindako berrizte lanetan XIV mendeko koru ederra bertan behera bota zen eta viktoriar estiloko gehigarriak ezarri ziren. Nabean Strongbow konkistatzaile ingeles-galestarraren hilobia dagoela esaten da, nahiz eta ez den ziurra. Katu eta sagu batzun momiak ere badaude horman.

Kripta Britainiar uharteetako handiena da, XII mendean eraikitakoa.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Trinitate Santuaren katedrala (Dublin) Aldatu lotura Wikidatan