Trintxa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Trintxa
Trintxa

Trintxa, arotzgintzan erabiltzen den mozketa askeko esku tresna bat da. 4 eta 40 milimetro arteko zabalera duen burdin altzairuztatuko orri batetaz osatua dago, alaka batek eratutako aho batekin eta zurezko kirtenarekin. Kirtenetik ahora duen neurria, 20 zentimetro ingurukoa da. Ahoaren angelua, 25 eta 40º bitartean dago, landu beharreko zuraren arabera: zur biguna, angelu txikiagoa, zur gogorra, angelu handiagoa.

Trintxak, mozketak, koskak, beheraguneak eta zurean gainerliebeko lan artisau artistikoak egiteko diseinatzen dira. Eskuen indarrarekin edo zurezko mailu baten laguntzarekin lantzen duena, trintxaren buruan jotzen duena.