Trionychidae

Wikipedia, Entziklopedia askea
Trionychidae
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaReptilia
OrdenaTestudines
SuperfamiliaTrionychoidea
Familia Trionychidae
Gray, 1825

Trionychidae dortoka familia bat da. Ipar Amerika, Afrika eta Asian bizi dira. Espezietako batzuek uretan disolbatuta dagoe oxigenoa larrutik arnas dezakete.

Oskola ez dute beste dortokek bezala hainbat xafla-puskaz osatua, atal bakarrekoa baizik, eta zapala; muturra ere ez moko egiturakoa, tronpa itxurakoa baino. Buru-lepoak uzkurkorrak dituzte. Ez dute ageriko belarririk. Hankak igeri-oin bihurtuak dituzte, pala itxurakoak. Hiru behatz dituzte hanka bakoitzean eta azalaren barruan haiek, azkazalak besterik kanpoan ez dutela. Arrautzak erruteko ez dela, uretan ibiltzen dira beti. Afrikan, Asian eta Ameriketan bizi dira.

Generoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]