Tríptico del Buen Pastor

Wikipedia, Entziklopedia askea
Triptico del buen pastor» orritik birbideratua)
Tríptico del Buen Pastor
Jatorria
Ezaugarriak
Bestelako lanak
MusikagileaJesus Guridi

Tríptico del Buen Pastor (euskaraz, Artzain Onaren Triptikoa) Jesus Guridiren organoarentzako obra da. Organoa izan zen Guridiren instrumento kutuna. Bilboko Donejakue eta gero Madrilgo San Manuel eta San Benito elizetan izan zen organista. Irakasle bezala, Bernardo Gabiola berriztarraren ondoko izan zen Madrilgo Kontserbatorioko organo katedradun. Entzutekoa zen inprobisatzen zuenean: denbora pasatzen zitzaion berari eta entzuteko zortea zuenari. Ez zuen organorako asko idatzi baina Triptico del Buen Pastor eta Variaciones Sobre un Tema Vasco aipatzekoak dira.. Triptikoa Donostiako Artzai Onaren katedraleko organo inauguratzean jo zuen Guridi berberak 1954ko urtarrilaren 20an; hiru zati ditu obrak: Artaldea, Ardi galdua eta Artzai Ona; musika deskriptiboa eta arduraz idatzia, zati bakoitzak bere esangura ezin obeki adierazten du; lehen saria merezi izan zuen 1953an Organeria Española-k iragarritako konkurtsoan.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]