Triton (mitologia)
Wikipedia(e)tik
- Artikulu hau greziar mitologiako jainkoari buruzkoa da; Neptuno planetaren satelitea gaitzat duena beste hau da: Triton (satelitea)
Tritonen iturria, Erromako Navona plazan. Gianlorenzo Bernini eskultoreak egina.
Triton Antzinako Greziako mitologiako pertsonaia da, itsasoaren jainkoa, Hesiodo poetaren arabera Poseidonen eta Anfititreren semea.
Feniziar jatorrikoa bide zen, eta jainko zuhur, eskuzabal eta beldurgarria zen aldi berean. Poseidonekin eta Anfititrekin bizi zen itsasoaren hondoko urrezko jauregi batean, Tripolitaniatik hurbil. Itsas barraskilo bat zuen, eta jotzen zuenean munduko bazter guztietatik entzuten zen haren hotsa. Giza gorputzez eta arrain isatsaz irudikatzen da.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.