Trivial Pursuit

Wikipedia, Entziklopedia askea
Trivial Pursuitera jokatzeko pieza, bertan galdera kategoria bakoitzeko kolorezko pieza edo gaztatxoak ikus daitezkeelarik.

Trivial Pursuit taula-joko bat da. Honetan, jokalariak jakintza orokorrei buruzko galderei erantzuteko trebeziaren ondorioz jokoan aurrera egiten du. 1979ko abenduan, Scott Abbott, Canadian Press egunkariko kirol argitaratzailea eta Montreal Gazette aldizkariko Chris Haney argazkilariak Espainiako Nerja udalerrian zeudela joko honen ideia garatu zuten; joko hau handik bi urtetara merkaturatu zen.

Estatu Batuetan jokoa 1984an ospetsu bilakatu zen, urte hartan 20 milioi joko-kutxa inguru saldu zirelarik. 1988an Parker Brothers enpresak (gaur egungo Hasbro taldeko kidea) jokoaren eskubideak erosi zituen. 2004. urtera arte 26 herrialdeetan zehar eta 17 hizkuntzetan 88 milioi joko-kutxa saldu izan dira.

Galdera kategoriak

  • Geografia (Urdina)
  • Ikuskizunak (Arrosa)
  • Historia (Horia)
  • Artea eta Literatura (Marroia)
  • Zientziak eta Natura (Orlegia)
  • Aisialdia eta Kirola (Laranja)

Lokalizazioa

Jokoaren zenbait bertsio euskaraz argitaratu izan dira, 2012-2013. urtekoa, esate baterako[1].

Jokoa nazioartean ezaguna izanda,lokalizatzerakoan ez da nahikoa izaten beste hizkuntza bateko galdera-erantzunak itzultzearekin; tokian tokiko galderak behar izaten dira. Tokian tokiko historia, kirola, etab. integratu behar da nazioarteko kulturako galderekin batera.

Bestalde, galdera-erantzun batzuk berriztatu egin behar dira noiz edo noiz. Bestela jokoa zaharkitu itxura hartuko du. Jolasten dutenen garaikideak diren kirol kontu, zinema kontu, etab. ager daitezen, jokoaren galdera batzuk etengabe berriztatu behar.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Trivial Pursuit Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak