Trnava

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Trnava

Trnava
San Joan Bataiatzailearen eliza, Trnavan
Estatua EslovakiaEslovakia
Kraj-a Trnava
Koordenatuak

48°22′37″N 17°35′35″E / 48.37694°N 17.59306°E / 48.37694; 17.59306Koordenatuak: 48°22′37″N 17°35′35″E / 48.37694°N 17.59306°E / 48.37694; 17.59306

Trnava non dagoen adierazten duen Eslovakia-ko/-go/-eko mapa
Trnava
Eremua 71,53 km²
Garaiera 146 m
Posta kodea 917 01, 917 02, 917 05, 917 08
Biztanleria 65.578 bizt. (2011)
Dentsitatea 916,79 bizt./km²
http://www.opstina-srebrenica.org/

Trnava (hungarieraz: Nagyszombat), Eslovakiako mendebaldeko hiria, izen bereko kraj-eko hiriburua. "Eslovakiako Erroma" izena ere eman izan zaio. Bratislavatik ipar-ekialdera dago, eta 65.578 biztanle ditu.

Jatorriz, 1000. urtean sortu zutenetik, hiria eta eskualde osoa Hungariako Erresumakoa zen; Lehen Mundu Gerraren ostean, 1919an, Txekoslovakiako parte egin zuten.

1635. urteko maiatzaren 6an Pedro Pazmany artzapezpikuak unibertsitatea sortu zuen hirian, Hungariako Erresumako aldi modernoko lehenengoa; eta herrialdeko kulturgune indartsuena bihurtu zen. Gerora, 1777an unibertsitatea Budapestera eraman zuten, eta gaurko Eötvös Loránd Unibertsitatea ordukotik dator.

Gaur egungo industria nagusia hirian, metalen eraldaketarena eta elikagaiena (azukrea eta txokolatea bereziki) da. Trnavan zentral nuklear bat dago, eta PSA taldeko automobilgintzako lantegi bat ere bai (Peugeot eta Citroën automobil eredu batzuk muntatzen dira bertan).

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikin ezagunenak: XIV. mendeko San Nikolas katedral gotikoa, museoa, eta San Joan Bataiatzailearen eliza barrokoa, XVII-XVIII. mendeetakoa.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Piešťany, Trnava)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 2 4 10 16 21 24 26 26 21 15 7 3 14.6
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -4 -3 0 4 9 12 14 14 10 6 2 -2 5.2
Pilatutako prezipitazioa (mm) 18 21 22 31 38 49 48 35 40 29 31 28 391.7
Iturria: MSN Weather[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Trnava


Geografia
Eslovakia
Artikulu hau Eslovakiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.