Trofonio

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 18:38, 16 apirila 2015
Trofonio

Trofonio (Grezieraz: Trophonios) Greziako mitologiako pertsonaia, Orkomenoko errege Erginoren semea. Tradizioaren arabera, Delfosen, bere anaia Agamenerekin batera, Apoloren tenplua eraiki zuen, baina amaitutakoan anaia hil zuen. Zigor gisa lurreko pitzadura baten barrunbera erori zen; handik orakuluak esaten zituen. Lebadeatik hurbil santutegi bat zuen lurpean, leize estu sakon batean, eta bertaratzen zirenek ikuskizunen bidez jasotzen zituzten galderen erantzunak.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Trofonio Aldatu lotura Wikidatan