Tronbina

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Tronbina odolaren gatzapen prozesuan parte hartzen duen funtsezko entzima da. Prozesu horretan fibrinogeno izeneko proteina disolbagarria fibrina izeneko proteina disolbaezina bihurtzen da, tronbina izanik bilakaera hori katalizatzen duen entzima.

Fibrinogeno → Fibrina

Tronbina 36 eta 259 aminoazido dituzten bi kate polipeptidikoz osaturik dago. Bi kate horiek lotura disulfurikoen bidez elkarturik daude.

Tronbina protronbina izeneko molekula batetik sortzen da. Bilakaera horretan parte hartzen duen entzima tronboplastina da, odoleko plaketek askatzen dutena odol-hodi batek kalte handia jasotzen duenean. Tronbina sortzeko prozesuan K bitaminak eta kaltzio ioiek funtsezko zeregina burutzen dute.

Tronbinari esker sortzen den fibrina odol-koaguloaren sortzailea da, odoljarioak ekiditen dituena.


Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tronbina Aldatu lotura Wikidatan