Tronpeta baxu

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Tronpeta baxua

Tronpeta baxua don edo si bemolen afinatutako tronpeta mota bat da, batzuetan mi bemolean afinatua ere egon daitekeen arren (kasu honetan tronpeta baritono deritzo). Instrumentu transpositore bat da. Lehen aldiz Alemanian eraiki zen 1820ko hamarkadan. Bere soinua tronpeta normalarena baino zortzidun bat baxuagoa da eta bere hodia luzeagoa da.

Bere luzera tronboiarenaren antzekoa den arren, bere soinua instrumentu honena baino metaliko eta gogorragoa da. Balbulak eta hodiak tronboiarenen luzera berekoak diren arren, tronpeta baxuaren balbulak tronboiarenen ezberdinak dira.

Richard Wagnerrek erabili zuen arren, bere erabilera ez dago oso hedatua eta soilik oso noiz behinka erabiltzen da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tronpeta baxua lehen aldiz Allgemeine Musikalische Zeitungen aipatzen da 1821ean, non Heinrich Stölzelen Chromatische Tenor-trompetenbaß eta Griesling eta Schlotten Chromatische Trompetenbaß deskribatzen diren. Beste aldaera batzuk 1820ko hamarkadaren ondoren ekoitzi eta banda militarretan erabili ziren. Si bemolean afinatutako eta kanpai zabaldun bertsioak gaur egun oraindik Austrian eta Bavarian erabiltzen dira Baßtrompete izenarekin, eta si bemolean afinatutako eta kanpai estudun bertsioak Italian erabiltzen dira tromba bassa izenarekin. Ez dute funtzio melodikorik, baizik eta soilik armoniak betetzeko erabiltzen dela.

Wagnerren tronpeta baxua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Duncan Wilson tocando balbula birakarizko tronpeta baxu bat jotzen BBCko Orkestra Sinfonikoarekin.

Richard Wagnerrek bere Nibelungoaren eraztuna tetralogian izan zuen lehen asmoa mi bemolean afinatutako tronpeta baxu bat erabiltzea zen, banda militarrekin izan zituen kontaktuetan erabili zituen instrumentuetan oinarritua. Alabaina, Rineko urrea operaren irekieran mota honetako instrumentu bat erabiltzea egokia izango litzatekeen arren, zatia berehala igotzen da la bemolera, instrumentuaren luzeran hemeretzigarren partziala izango litzatekeena. Wagnerrek ondo ulertzen zuen haize-metalezko musika tresnen funtzionamendua, eta hau praktikaezina zela ulertu zuen.

1884an, Oskar Franzek Zeitschrift für Instrumentenbaun instrumentua bera, benetan zortzidun bat altuago afinatua izan zela adierazi zuen. Moritz Berlingoak Wagnerren beraren argibideekin Münicheko antzokiarentzat eraikitako egungo instrumentua (Zeitschrift für Instrumentenbaunen arabera, 1908) don afinatua izan zen si bemol eta larako birekin, gainera, bere soinua idatzitakoa baino zortzidun bat baxuagoa zen. Moritzen erregistroak ez ziren kontserbatu, baina don afinatutako eta si bemol eta larako birekin banda militar bateko baten tamainako kanpai handiko tronpeta baxu bat bere 1900 ondorengo katalogoan agertu zen arren, Mainzeko Gebrüder Alexanderrek mi bemolen edo don afinatutako zulo estudun tronpeta baxu bat salgai jarri zuen bitartean.

Gaur egun erabiltzen den eredua don afinatua dago eta lau balbula birakari ditu. Tronboijole batek jotzen du ahokoaren tamainaren ondorioz. Aldiz, mi bemolean afinatutako tronpeta baxuak tronpetajoleek jotzen dituzte, ahokoak si bemolen afinatutako tronpeta batentzat erabilitakoaren antzeko tamaina baitu.

Wagnerrek ausartki idatzi zuen instrumentu hau haize-metalezko instrumentuen sekziora gehitzeko. Tronpeta baxua sarri agertzen da Nibelungoaren eraztuna lanean, bakarlari bezala arituz erregistro bakoitzean, baita zortzidunak, unisonoak edo armoniak tronpeta, tronboi eta wagner tubekin interpretatuz. Bere soinua oso bereizgarria eta identifikaerraza da, eta Wagnerrek tonu berri eta aparteko hau asko erabili zuen.

Beste konposatzaile batzuk ere erabili dute tronpeta baxua orkestran, horien artean Richard Strauss (Macbeth olerki sinfonikoan eta Elektra operan), Arnold Schoenberg (Gurrelieder kantatan), Igor Stravinsky (Udaberriaren sagaratzea balletean, laugarren tronpeta, mi bemolean afinatutako tronpeta baxu bat bikoiztuz), Leoš Janáček (Sinfoniettan, si bemolean afinatutako bi tronpeta baxu). Alabaina, Wagner Tuba edo tronboi kontrabaxua bezala, Nibelungoaren eraztuna opera sailean Wagnerrek orkestrara gehitu zituen beste instrumentu batzuk izan zirenak, tronpeta baxua ez da orkestrako haize-metalezko sekzioko ohiko instrumentu bihurtu, eta arraroa da orkestra batean aurkitzea.

Notazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tronpeta baxuarentzako partiturak solen klabean idazten dira. Don afinatutako tronpeta baxuaren soinua idatzitakoa baino zortzidun bat baxuagoa da, mi bemolean afinatutako tronpeta baxuaren soinua idatzitakoa baino seidun nagusi bat baxuagoa da, eta si bemolean afinatutakoarena idatzitakoa baino bederatzidun bat baxuagoa. Wagnerren transposizioen artean mi, mi bemol, re, do eta si bemolean afinatutako tronpeta baxuak daude, joleek don eginiko transposizioak dituzten arren don afinatutako tronpeta baxua jotzeko.

Jotzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cy Touff tronpeta baxua jo duen jazz musikari gutxietako bat da, eta tronpeta baxua tronboi-jotzaile batek jotzen duen bitartean, Philip Jones britainiar tronpeta-jotzaileak tronpeta baxua Londreseko Royal Opera Housean lanean ari zela jo zuen.

Willie Colon tronboi-jotzaile eta salsa musikariak inprobisazioak egin ditu tronpeta baxuarekin. Mnozil Brasseko (hiru tronpetak, hiru tronboik eta tuba batek osatutako austriar haize-metal talde bat) Leonhard Paulek ohi tronpeta baxua jotzen du taldearekin, bere erabilera estilo ezberdin askotan gehituz.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tronpeta baxu Aldatu lotura Wikidatan