Tropiko

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Tropikoa bi lerro urdin ilunen arteko eremua da, ekuatorearen bi aldetan

Tropikoa (latinetik, tropĭcus, eta hau greziarretik, τροπικός, bira egiten duela) udako eta neguko solstizioan eguzkiak lurrarekiko elkarzut jotzen duen latitudea da.

Bi dira:

Bi tropikoen artean dagoen gunea eskualde beroa da, aldaketa handirik gabe urtaroen artean.

Lurreko ekuatoreko latitude horiek (tropikoetakoak) bat datoz Eguzkiaren ekliptikak zeru esferako ekuatorearekin duen okerdura iparraldekoenarekin eta hegoaldekoenarekin. Udako solstizioan (Ipar hemisferioan), ekaineko 21aren inguruan, Eguzkiak okerdura handiena du iparralderantz eta zuzenean Cancer tropikoaren gainean jotzen du. Garai horretan, Eguzkia Geminis konstelazioan dago gaur egun, baina K. a. II. mendean, konstelazioei izena eman zitzaienean, Cancer konstelazioan zegoen, eta horregatik esan zioten Cancer tropikoa. Era berean, neguko solstizioan (Hego hemisferioan), abenduaren 21 inguruan, Eguzkiak zuzenean jotzen du Kaprikornioko tropikoan. Eguzkia garai horretan Sagitario konstelazioaren mugan dago gaur egun, eta ekliptikaren okerdurarik hegoaldekoena du. Orain bi mila urte inguru, ordea, Capricornus konstelazioan azaltzen zen Eguzkia neguko solstizioan, eta horregatik esan zioten Kaprikornioko tropikoa. Lurraren errotazio ardatzak dituen aldaketak kontuan hartuta, Eguzkia Cancer eta Capricornus konstelazioan gutxi gorabehera 24.000 urte barru izango da.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tropiko Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]