Troy (filma)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Troy
Datuak
Jatorrizko izenburua Troy
Urtea 2004
Estreinaldia 2004ko maiatzaren 14a
Generoa Epikoa
Herrialdea  Malta
 Erresuma Batua
Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
Iraupena 162 min.
Aurrekontua 175 milioi USD
Banatzailea Warner Bros. Pictures
Zuzendaria
Wolfgang Petersen
Ekoizleak
Wolfgang Petersen
Diana Rathbun
Colin Wilson
Gidoilariak
David Benioff
Aktoreak
Brad Pitt
Eric Bana
Orlando Bloom
Rose Byrne
Peter O'Toole
Diane Kruger
Sean Bean
Brian Cox
Julie Christie
Saffron Burrows
Musikagileak
James Horner
Argazkilariak
Roger Pratt
Jatorrizko hizkuntza
Ingelesa

Troy 2004 urtean kaleratutako filma epikoa da, Wolfgang Petersen eskutik zuzenduta. Izan ere, Iliada eta Homeroren greziar mitologian oinarrituta dago, gero azalduko duguna. Ikuspuntu kulturaletik, Akilesen eta Patrokloren harreman homoerotiko transformazioa azpimarratzen da. Baita Hektor, Paris eta Akiles protagonistak dituen istorioa kontatzen digu[1].

Iliada eta Homero narratiba[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poemak Akilesen sumindura kontatzen du, Peleo erregearen semea eta Tetis nereidarena. Bere izaerako aldaketak garrantzi handikoak dira poeman.

Argumentua 24 zatitan banaturik dago.

  • I.kantua:Izurritea eta sumindura
  • II.kantua: Agamenonen eta Beoziaren ametsa
  • III.kantua: Helenaren zina harresian
  • IV.kantua: Juramentuen bortxaketa eta tropen errebista
  • V.kantua: Diomedesen egitandia
  • VI.kantua: Hektor eta Andromaka
  • VII.kantua: Hektorren eta Ajaxen arteko borroka

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Filma Agamenon eta Tesaliako erregeen arteko borrokarekin hasten da.

Geroago, Espartan, Menelao erregeak jaialdia ospatzen du Troiako printzeekin; Hektor eta Paris. Jaialdiaren erdian, Paris gela batera sartzen da non Helenarekin aurkitzen den. Helena, Espartako printzea izanik, Parisek isilean eskatzen dio berarekin Troyara joateko, Menelaori ez diotelako beldurrik izan behar.

Egun bat pasata, Hector eta Paris beste troiatar batzuen artean Egeo itsasora heltzen dira. Momentu horretan Parisek bere neba handienari konfesatzen dio Helena berarekin ekarri duela. Hector ez dago guztiz ados bere arrebak hartu duen erabakiarekin baina onartu beharra ikusten du.

Bitartean, Espartan, Menelao Agamoni laguntza eskatzen dio bere emaztea berreskura dezan. Agamonek onartzen du; baina soilik Troia bereganatzeko duen desiragatik. Nestor, Agamenonen laguna, kontseilu bezala Aquiles eramatea esaten dio garailea nahi izanez gero. Odiseok Akiles konbentzitzen du gudara joateko, hilezkortasuna helburua lortu nahi izanez. Azkenean Akiles bere lehengusu eta ikastun Potrokolorekin gerratera doa.

Hurrengo egunean, Priamo, Troiako erregea, Helena hartzen du Troiako printzesa bezala. Greziar gerrariak Troiako hondartzara milaka ontziekin heltzen da, baina Akiles da lehenengo atakatzen duena. Halere, Patroklo gabe, hondartza bereganatzen du, apaizak hiltzen ditu eta eta Apoloren tenplua arpilatzen du.

Hektor zalditeriarekin heltzen da eta harrituta gelditzen da Akilesek borrokatzeko dituen trebetasunak ikusterakoan. Akiles Hektor barkatzea erabakitzen du eta joatea usten dio. Akiles bere kanpamentuan dagoenean Briseida jasotzen du, printzeen eta Apoloren zerbitzaria dena. Erregeak lausengatu egiten da eta Troyako hondartza bereganatzen du eta gainera Briseidarekin gelditzen da. Akiles suminduta Agamenenon hiltzeko prest dago baina Briseida medio dagoela asmo hori bertan bera uzten du eta borrokatzeari amaiera ematen dio.

Egunsentian, greziar armada harresiak botatzeko prest dago, baina gertaera honen aurrean, Paris Menelao borroka erronkatzen dio, Helena eta Troia berreskuratu nahi dituelako. Menelao onartzen du eta Paris inolako zailtasunak gabe gainditzen du baina momentu horretan Parisen anaia, Hector, agertzen da. Paris hiltzeko zorian dagoenean salbatzen dio eta Menelao hiltzen du. Agamenon ernegatuta atakatzea agintzen du. Halere, greziarrek harresien eta kutxazainen hurbil samar daude. Hector gatazkaren erdian soldadu zakar batekin tope egiten du 'Ajax handia' ezizenarekin. Hector borraka gainditzen du, greziar ejertzitoa suminduta utziz. Odiseok Agamenen aholkatzen dio bere erretreta ejertzito barik bere burua ez ikusteko. Greziarrek itzultzen dira eta borraka bertan behera uzten da. Gauean Odiseok Agamoni erreklamatzen dio Akilesekin adiskidetzea, hurrengo egunean gaindituak ez izateko. Akilesek Briseida berreskuratzen du eta kanpamentura eramaten dio gaua bertan pasatuta biek maiteminduta amaituz.

Troiatarrek, greziar morala ezkorra dagoela pentsatuz, gauean euren (greziar) kanpamentua atakatzea erabakitzen dute. Greziarrek beldurtuta ihes egiten dute. Haatik, orduantxe Akilesen mirmidoiak agertzen dira, Hector ikusten die eta gerrariarekin tope egiten da. Borrokatu ondoren Hectorrek lepoa mozten dio, Troiatarrek poz handiez eta Greziarrek beldurtuta gertatukoarekin. Orduantxe Hector konturatzen da Potroklo dela. Hector eta Odiseo tregua akordatzen dute. Eudoro kanpamentura doa Akilesengan eta gertatukoa azaltzen dio.

Hurrengo goizean, Akiles Troiako harresira heltzen da eta oihuka hasten da Hektor azaltzeko berarekin borrokatzeko asmoz. Hektorrek bazekien borrokan arituko zirela eta arriskutsua izango litzateke, haien bietako bat hil behar baitzuen, duelu bat zelako. Horregatik, Hector bere familia agurtuko du azken aldiz eta Akilesen kontra borrokatuko da. Borroka hau bikotean egiten da eta Hectorrek indarra galtzen du Akilesi erraztasun handiagoa emanez. Horregatik, Hector min hartuko du eta azkenean, Akilesek Hector oinetatik hartuko du bere gurdian lotuta. Geroago, gurdiak Hektorren gorpua garraiatuta, herrestan eramango du lurretatik.

Gauez, Priamo Akilesen kanpamentura sartuko da eta bere semearen gorpua itzultzeko eskainiko dio bere eskua musukatuz. Akiles onartuko du bere eskaera eta Briseida entregatuko dio 12 eguneko tregua emanda.

Hamabi egun geroago, troiatarrek greziar kanpamentura joan ziren eta baztertuta zegoela konturatu ziren, baina bertan bakarrik zegoen gauza bat: egurrezko zaldi bat, Poseidonentzako ofrenda bat zelakoan. Priamok zaldia herrian sartzea erabaki zuen jaia bat egiteko.

Ostera, zalditik soldadu batzuk atera ziren eta Troiako harresia ireki zuten 4.000 soldadu gehiago sartzeko. Beraien helburua Troia suntsitzea zen eta bertako onura guztiak lapurtu bere herrira eramateko. Troia gatazkarekin, Akilesek herritik Briseida bilatzera joango da, Andromakak Helena eramango du leku sekretu batetik baina Paris herrian borrokatzen geratu zen eta Eneasi bere ezpata emango dio, greziarrek ondasun guztiak hartuko dituzte eta Agamenonek Priamo erregea hilko du.

Azkenean, Agamenonek Briseida aurkitzen du tenplu batean ezkutatuta zegoela. Berak, labana baten laguntzaz lepoan hilko du. Akilesek azkenean Briseida aurkitzen du eta elkar besarkatzen dira, baina momentu horretan Paris agertzen da eta gezi baten bidez Aquilesi orpoan ematen dio. Akilesek ibili ezin zuela, Parisen beste hiru gezi gehiago jasotzen ditu, orduan Briseida agurtzen du eta Briseidak Parisekin ihes egiten du. Ihesari ematen ari zirela, greziarrekin topatzen dira eta hurrengo egunean, Akiles erretzea erabakitzen dute.

Filmaren pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aktorea Interpretatutako Pertsonaia Bikoiztailea Mexikon
 Mexiko
Bikoiztailea Espainian
 Espainia
Brad Pitt Akiles Ricardo Tejedo Daniel García
Eric Bana Hektor Raúl Anaya Eduard Farelo
Sean Bean Odiseo edo Ulises Salvador Delgado Pere Molina
Orlando Bloom Paris José Antonio Macías Roger Pera
Diane Kruger Helena Erica Edwards Graciela Molina
Ken Bones Hippasus
Saffron Burrows Andromaka Mercedes Montalá
Rose Byrne Briseida lizeth celis
Julie Christie Tetis Laura Torres Rosa Guiñón
James Cosmo Glauko César Arias Eduardo Muntada
Brian Cox Agamenon Josep María Ullod
Frankie Fitzgerald Eneas Albert Trifol Segara
Brendan Gleeson Menelao Gerardo Reyero Marco Lluís
Julian Glover Triopas Miquel Cors
Garrett Hedlund Patroklo Jonatán López
Tyler Mane Ajax
Peter O'Toole Priamo Rogelio Guerra Julio Núñez
Vincent Regan Eudoro Gonzalo Abril
John Shrapnel Nestor Blas García Fernando Guillén
Nigel Terry Archeptolemus Jesús Díez

Produkzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Troyako filma Maltako uhartean egin zen, Mediterraneoko aldean hain zuzen ere, 2003ko ekainean.

Beste filmeko agerraldi garrantzitsu bat Mellieñan egin zen, Maltako iparraldean kokatuta dago. Troiako harresia Cabo San Lucas, Mexikon egin zuten eta filmeko eszena hori bertan grabatu zuten ere.

Soinu-Banda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gabriel Yared konpositoreak, Wolfgang Petersen zuzendariak kontratatuta, urte oso batean lan egin zuen Troy soinu-banda sortzen. Yaredek partitura idatzi eta grabatu zuen, Tanja Carovskak, berriz, ahotsa ipini zuen kantaren hainbat pasartetan. Hala ere, filmaren jatorrizko proba eman ondoren, Yaredek sortutako soinu-banda filmetik kendu egin zuten publikoaren ustez antigoalekoa zelakoan.

James Horner konpositoreak soinu-banda berria lau bat astetan idatzi zuen. Honek ere Carovskaren ahotsa erabili zuen eta, metal-tresnez gain, Mediterraneoaren ekialdeko musika tradizionala gehitu zuen. Danborren soinua oso garrantzitsua da filmaren eszena dramatikoenetan, esaterako Akiles eta Hektorren arteko dueluan.

Troy filmeko gai instrumentalek Rachmaninoven "1. sinfonia", Gustav Holsten The Planets eta Benjamin Brittenen War Requiemenak gogorarazten dituzte. Partituran hari-instrumentuetarako Samuel Barber "Adagio"ren gaiak eta Dmitri Shostakovichen "5. sinfonia" ere aipatzen dira. Hala ere, partituraren gai nagusiak Thomas Tallisen "Ralph Vaughan Williams-en Fantasia" izeneko gaiaren antza handia du.

Josh Groban kantari eta konpositore amerikarrak eta Cynthia Weil kantariak ere parte hartu zuten Hornerrekin batera azkeneko kredituetarako "Remember" izeneko kanta sortzen. Bertan, Grobanek Tzarovskako ahots gehigarriak baliatu zituen. Kanta filmeko jatorrizko soinu-bandan dago eskuragarri.

Kritikari askok, Alex Rossek esaterako, filmaren musika-lanaren zati handia plagioa dela baieztatu dute.

Filmaren lehen emanaldiaren garaian, Gabriel Yaredek aldez aurretik uko egindako partiturako pasarteak eseki egin zituen bere web-orrian. Geroago, Warner Brosek eskatuta, ezabatu behar izan zituen. Hala eta guztiz ere, hainbat bertsio pirata daude interneten. Bestalde, Yaredek sortutako partiturak sona handia lortu du zinema-musikazaleen artean; izan ere, edizio mugatutako CDan edo DVDko bigarren mailako audio-pistan kaleratzeko hainbat eskaera egon da. Dena dela, Warner Bros-ek uko egin die eskaera horiei.

Adituen kritikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Troy filmari buruz kritika bat aurkitu dugu. Kritika hau fidagarria da Filosofiako Unibertsitateko irakasle bat eginda delako. Ostera, Troy filmean azaltzen diren eszenak azaltzen ditu eta Homeroren liburuan agertzen den istorioa filmarekin erlazionatzen du[2].

« La película recoge un verdadero mito que se narra primordialmente en la “Ilíada” homérica y además refleja mitos verdaderos, pero contiene dos mitos falsos(…) Porque los verdaderos mitos se distinguen de los falsos en que formalmente responden a la estructura del mythos y si además son verdaderos en que contienen una verdad que exponen en forma literaria. Por eso recomiendo vivamente en este Debate que se vea la versión cinematográfica pues cuando afirmo que ha sido bien llevada al cine, lo que pretendo decir es que ha sido capaz de recoger la esencia del relato épico y transmitirla al espectador.”

“Otra modalidad de arte ofrece pero puede proporcionar ciertas novedades. Respecto a la guerra de Troya, el libro y la película reciente, tenemos el hecho, la transmisión poética y la transmisión cinematográfica. La última no permite recoger ni las apariciones de los dioses politeístas en el campo de batalla tomando parte en un bando del combate, ni la duración del asedio, 10 años, que en la película no se especifica y parece ser muy breve; dadas sus dos horas de duración.

 »

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Graves, Roberts. La guerra de Troya. (1999). LaMedianoche de Aleph
  • MARTINEZ ISLA, Julián. La Guerra de Troya, mitos y leyendas griegas. Alicante. Ed. Clubuniversitario
  • S. de VERI, Marco. Aquiles y la guerra de Troya.(2004). Buenos Aires
  • GUIDO DELLE, Colonne. Historia de la destrucciónde Troya. (1996). Akal

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   © 2004 Warner Sogefilms, La historia y los personajes de la película "Troya", http://personal.telefonica.terra.es/web/cepmotril/historia_y_personajes.htm .
  2.   Royo Hernández, Simón (2004ko uztaila), [http://www.monografias.com/trabajos-pdf901/troya-dignidad-vencidos/troya-dignidad-vencidos.pdf «Troya y la dignidad de los vencidos (Diálogo de un hombre con su propia sombra a partir de una película de actualidad y de la obra de Homero)»], La Caverna de Platón, http://www.monografias.com/trabajos-pdf901/troya-dignidad-vencidos/troya-dignidad-vencidos.pdf .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]