Truman doktrina

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Harry S. Truman.

Truman doktrina Ameriketako Estatu Batuek Gerra Hotzean bloke komunistaren aurka eramandako politikaren oinarria da, 1947an Harry S. Truman presidenteak sortua.

Kongresuaren aurrean 1947ko martxoaren 12an egindako hitzaldian, Trumanek adierazi zuen AEBak "mundu askearen burua" zela, demokrazia mundu osoan babestu eta komunismoaren aurka borrokatu behar zuela. Komunismoak herrialde batean arrakasta izanez gero ingurukoak ere domino efektuaren eraginez eroriko ziren beldurrez, Truman doktrinatik eustearen politika garatu zen, komunisten presioei aurre eginen zien herrialdeei begira. Bigarren Mundu Gerra amaitu berria zen testuinguru hartan, poltika honen xedea Grezia, Turkia, Iran edo Txina ziren. Mendebaldeko Europa garatzeko balio zuen Marshall plana ere doktrina honen ifrentzu ekonomikotzat har daiteke.

Trumanen hitzetan:

« Munduaren historiaren etapa honetan, ia nazio guztiek zenbait bizimoduren artean hautatu behar dute. Sarritan, ez dago erabaki hori askatasunez hartzerik (...).

Bizimodu horietako baten oinarrizko printzipioa gehiengoaren nahia da; erakunde libreak, ordezkaritza-gobernua eta hauteskunde garbiak daude, bai eta bermeak ere gizabanakoen askatasunerako, hitz egiteko askatasunerako eta zapalkuntza politikorik gabe bizitzeko eskubiderako.

Beste bizimoduan, gutxieneko batek bere nahia inposatzen dio gehiengoari, indarrez. Izua eta zapalkuntza dira sistemaren oinarriak, prentsa eta irratia kontrolatuta daude, hauteskundeetan iruzur egiten da, eta ez dago gizabanakoen askatasunik. (...) AEBk nazio libre eta independienteei aske izaten lagunduko badie, Nazio Batuen Gutunaren printzipioak gauzatu beharko ditu.

Nik uste dut morrontzaren ahaleginei eusten dieten herrialde libreei languntzeko beharra daukatela Estatu Batuek (...). Nik uste dut herrialde libreei lagundu behar diegula haien kasa ibil daitezen (...). Nik uste dut gure laguntzak batik bat ekonomian eta finantzan sostengua ematea izan behar duela (...) munduko estatuetan askatasuna mantentzeko eta komunismoaren aurrean babesteko.

 »