Tsing Ma zubia
Tsing Ma zubia (txinera sinplifikatuz: 青马大桥; txinera tradizionalez: 青馬大橋), Txinako Herri Errepublikako Hong Kong administrazio bereziko eskualdean dagoen bidesaridun zubia da. 1997ko maiatzaren 22an zabaldu zen.
Ezaugarriak [aldatu]
Zubiak Hong Kongeko bi uharte batzen ditu, Tsing Yi eta Ma Wan. Zubiaren izena bi uharte hauen izenetatik dago eratorria. Zubiaren bi zutabeek 206 metroko altuera dute eta egituraren gehienezko argia 1.377 metrokoa da.
Errepide eta trenbide erabilera duen zubi honek hiru errei ditu norabide bakoitzeko eta bi trenbide, bakoitza zubiaren alde bakoitzera.
Ikus, gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Ingelesez) Zubiaren fitxa structurae.de webgunean.
- (Ingelesez) Zubiaren satelite bidezko irudia Google Maps webgunean.
22°21′05″N 114°04′27″E / 22.35139°N 114.07417°E
| Munduko zubi eseki ospetsuenak | ||
|---|---|---|
|
Akashi Kaikyō zubia • Bizkaiko Zubia • Xihoumen zubia • Belt Handiko zubia • Runyang zubia • Humber zubia • Jiangyin zubia • Tsing Ma zubia • Verrazano-Narrows zubia • Golden Gate zubia • Yangluo zubia |
||