Tsodilo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Tsodilo1
UNESCOren gizateriaren ondarea
Tsodilo rock paintings 1.jpg

Tsodiloko labar-artea

Mota Kulturala
Irizpideak i, iii, vi
Erreferentzia (ID) 1021
Kokalekua  Botswana
Eskualdea2 Afrika
Koordenatuak 18°45′00″S 21°44′0″E / 18.75000°S 21.73333°E / -18.75000; 21.73333Koordenatuak: 18°45′00″S 21°44′0″E / 18.75000°S 21.73333°E / -18.75000; 21.73333
Izen ematea 2001 (XXV. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Tsodilo Kalahari basamortuan dauden lau muinok osaturiko lekua da, Botswanako ipar-ekialdean, Okavangoko deltatik gertu, dagoena. 2001ean, bertan dagoen labar-artea zela eta, Unescok Gizateriaren Ondare izendatu zuen. Muinoek "Arra" (altuena), "Emea" (margolan gehiago dituena) eta "Umetxo" dituzte izena; besteak ez du izenik. Bertoko San herriak leku sakratutzat dituzte eta "Jainkoen mendiak" eta "xuxurlatzen duten arrokak" esaten diete.

Guztira 4.500 labar-pintura inguru ditu, ospetsuenak "Balea", "Bi errinozeroak" eta "Lehoia" izenekoak izanik. Badaude 24.000 urte dituzten pinturak. 2006an, Sheila Coulson arkeologo kanadarrak bertoko kobazulo batean pitoi erraldoi baten itxura duen arroka bat topatu zuen. Burutik gertu lan egin ondoren 70.000 urteko gezi-puntak topatu zituen, munduan inoiz izandako erritualik zaharrenaren aztarnak direnak.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tsodilo Aldatu lotura Wikidatan


Kultura Artikulu hau kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.