Tsuchiya Masatsugu

Wikipedia, Entziklopedia askea

Tsuchiya Masatsugu (japonieraz 土屋昌次, 1544-1575eko uztailak 9) Japoniako historiako Sengoku aroan Takeda klanaren zerbitzari bat izan zen.

Masatsuguren aita legitimoa zen Kanamaru Torayoshi hil ondoren, Takeda Shingenen agintaritzapean zerbitzatzen hasi zen halako garrez Takeda Shingenen hogeita lau jeneraletakotzat hartua izan zela. Masatsuguk aktiboki parte hartu zuen bere maisuaren gudu guztietan, nabarmena izan zelarik 1561eko Kawanakajimako laugarren guduan izan zuen partehartzea, Takeda klana hain ospetsu egin zuen zalditeriaren komandante bezala aritu zena. Shingen 1573an hil ondoren, Masatsuguk bere buruaz beste egitea pentsatu zuen, baina Kōsaka Masanobuk Takedatarren alde borrokatzen jarraitzeko konbentzitu zuen.

1575eko Nagashinoko guduan, Masatsugu zalditeriako komandante nagusietako bat bezala aritu zen, non Oda Nobunagaren arkabuzariei aurre egin zieten. Masatsugu beste jeneral handi batzuekin eta bere tropetako soldadu askorekin batera hil zen gudu honetan, bitartekaritzat jo izan zena Japoniako gerra metodoetan suzko armen erabileraren igoerarekin.

Masatsuguk hiru seme-alaba izan zituen arren, hirurak hil ziren 1582an eginiko Kai probintziaren inbasioan, honela leinua galdu zelarik.