Tsuguharu Foujita

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Japoniar margolaria (Tokio, 1886 - Zurich, 1968). Tokioko Eskola Inperialean hasi zituen ikasketak; 1913. urtean Parisa joan zen, eta Parisko Eskola delakoaren kide izan zen. Foujitaren estiloak Europako eta Ekialdeko tekniken eta tradizioaren bateratzea du ezaugarri. Bere margoetan emakume biluziak, erretratuak eta izadi hilak dira nagusi. Obrak: Itzartzea, Lana, Autorretratua, Artista eta bere katua, Eva. 1959. urtean katoliko egin zen; izena ere aldatu egin zuen, eta Foujitaren ustez margolarietan bikainena izan zenarena hartu zuen: Leonardo.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tsuguharu Foujita Aldatu lotura Wikidatan