Tsukiji

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Hama Rikyu parkea, atzean Tsukiji Arrain Merkatua, St Lukes Ospitalea eta Sumida ibaia.

Tsukiji (築地?) Tokion dagoen Chūō-ku auzoko barruti ezaguna da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tsukiji izenak "lapurtutako lurra" esan nahi du, izan ere Sumida ibaiaren deltako paduratan Tokioko Badiari lapurtutako lurrek osatzen baitute auzoa. XVIII mendean gertatu zen hau eta auzo komertzial berria eratu zen horrela.

1869an Tsukiji "atzerritarrentzako erresidentzia gunea" bihurtu zen. 1923ko lurrikara handiaren ondorioz Chūō inguruko etxeak erabat erre ziren, hauen artean Nihonbashi eremuko arrain merkatua ere bai. Bertan berriztu beharrean Tsukijin ezartzea erabaki zen, hau da gaur egungo Tsukiji Arrain Merkatua.

Ospitaleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Badaude bi ospital esanguratsu Tsukiji barrutian; St. Luke's Nazioarteko Ospitalea eta Minbiziaren Zentro Nazionala.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koordenatuak: 35°40′05″N 139°46′26″E / 35.66806°N 139.77389°E / 35.66806; 139.77389