Tsukumogami

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tsukumogamien marrazki bat.

Japoniar mitologian tsukumogamiak (japonieraz 付喪神, Tsukumogami, Izpiritu Objektua) yōkai eta ōbake klase oso bat da, etxean dauden gauza arruntak hartzen dituena eta euren mendeurrenean bizidun bihurtu direnak.

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izaki mitiko edo legendariotzat hartzen diren arren, izena duten tsukumogami ia guztiak Edo aroan sortutako ekoizpen artistiko bat dira. Artistarik ezagunena Toriyama Sekien da, baina beste artista batzuk euren izaki propioak gehitu dituzte tsukumogamien zerrendara. Tsukumogamiei buruzko kontakizun herrikoiak arraroak dira, baina existitzen dira ipuin herrikoi batzuetan (adibidez Bakemono-dera).

Biwa-bokuboku.

Tsukumogamien zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Birtualki mugagabea den sailkapen honetan honako hauek daude:

  • Bakezouri (lastozko sandaliak)
  • Karakasa (aterki zaharrak)
  • Kameosa (sake poto zaharrak)
  • Biwa-bokuboku, batzuetan Biwa-yanagi bezala ezaguna: biwa deritzona musika tradizional japoniarreko tresna bat da.
  • Furu-utsubo (poto zaharra)
  • Jotai (mahai tresna pantaila tolesgarrien oihalarekin)
  • Morinji-no-okama (teontzia)
  • Ungaikyo (ispiluak)
  • Kyourinrin (biribilkiak eta paperak)
  • Zorigami (erlojuak)


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]