Tsurugaoka Hachiman-gū

Koordenatuak: 35°19′34″N 139°33′23″E / 35.326081°N 139.556417°E / 35.326081; 139.556417
Wikipedia, Entziklopedia askea
Tsurugaoka Hachiman-gū
鶴岡八幡宮
Kokapena
Estatu burujabe Japonia
Japoniako prefekturakKanagawa prefektura
Japoniako hiriaKamakura
Neighborhood in JapanYukinoshita
Koordenatuak35°19′34″N 139°33′23″E / 35.326081°N 139.556417°E / 35.326081; 139.556417
Map
Historia eta erabilera
Siege of Kamakura
Erlijioasintoismoa
IzenaHachiman
Arkitektura
EstiloaIshi-no-ma-zukuri (en) Itzuli
Ondarea
Kontaktua
Helbidea神奈川県鎌倉市雪ノ下2丁目1−31
Webgune ofiziala

Tsurugaoka Hachiman-gū (japonieraz: 鶴岡八幡宮?) Kamakuran dagoen tenplo xintoista da, hiriaren bihotz sinbolikoa osatzen duena.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kyotoko Iwashimizu Hachiman-gū tenpluaren atal gisa sortu zen 1063an. Hachiman Japoniako mitologiako arku eta gerraren jainko sinkretikoa da. Kamakura shogunerriko Minamoto no Yoritomok 1191ean Tsurugaoka Hachiman-gūra ekarri zuen Hachimanen irudia. Meiji garaian Tenplu ikurren erdiko mailan sartu zuten.

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tenplua Feng shui-aren legeen arabera eraiki zen. Iparraldean Hokuzan mendia dago, ekialdean Namerikawa ibaia, mendebaldean Kotō Kaidō errepide nagusia eta hegoaldean Sagami Badiara irekita dago. Norabide bakoitzerako atea jainko batek zaintzen du. Tenpluak hainbat berriztatze izan baditu ere Yorimotoren hasierako antolakuntza zehatz mantendu da.

Tenplua sortu zenean jadanik bazegoen gingko zuhaitz bat, marrazki historiko guztietan ikusten da. 2010ko martxoaren 10eko 4:40tan ekaitz batek indarrez atera eta bota egin zuen.

Wakamiya Ōji (若宮大路) 1'8 kilometrotako etorbidea igaro behar da, gaur egun Kamakura hiria etorbidearen ertzetan zabaldu da. Hiru torii zeharkatu ondoren iristen da tenplura. Ondoren hiru zubi txiki daude, bi lauak, jende xehearenak, eta hirugarrena arkuduna, enperadoreak erabili ohi zuena. Zubi hauek Genpei putzuak pasatzen dituzte.

Tsurugaoka Hachiman-gū tenpluak hainbat eraikin ditu:

  • Hongū (本宮): Zaharren tenplua, 1828an eraikia. 61 mailatako eskailera igo behar da.
  • Wakamiya (若宮): Gazteen tenplua.
  • Maiden (舞殿): Ezkontzak eta dantzak egiten dira bertan.
  • Shirahata Jinja (白旗神社)
  • Maruyama Inari Jinja (丸山稲荷社)
  • Yui Wakamiya Yōhaijo (由比若宮遥拝所)
  • Hataage Benzaiten (旗上弁財天社)

Hauetaz gain museoak, lorategiak, kafetegiak, bulegoak eta dojoak ere badaude.

Ekintzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Yabusame: zaldi gaineko arku jaurtiketak.
  • Kyūdō: Japoniako arkugintza.
  • Kamakura Matsuri jaialdia.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]