Ttun-ttun
Ttun-ttuna, danburia edo salterioa perkusiozko musika tresna kordofonoa da, eta frantsesez "tambourin basque" izena ere hartzen du; aragoieraz, berriz, "chicotén". Pirinioaren mendebaldean eta mendien banalerrotik iparrera zein hegoaldera erabili izan da gehien, geurean Zuberoan bereziki. Salterio arruntak sei soka ditu eta makil batez, aldi berean, erritmoa markatzen eta oinarri harmonikoa ipintzen da.
Hiru zuloko txirularekin batera jotzen da eskuarki, txistuak eta danbolinak eratzen duten bikotearen baliokidea osatuz.
Eduki-taula |
Historia [aldatu]
XVI. eta XVII. mendeetan ttun-ttuna Nafarroa osoan eta Lapurdin ere zabalduta zegoela aipatuz testuak badaude.
Gaur egun Zuberoan zokoratuta gorde dute, eta hangoa izan da tresna hone azken egile zaharra, Pierre Errekalt jauna alegia.
Jakingarriak [aldatu]
Piarres Narbaitz idazle, apaiz eta historialari azkaratearrak Ttunttun ezizena erabili zuen Aintzina aldizkariko musika sailean.
Ikus, gainera [aldatu]
Bibliografia [aldatu]
- "Soinutresnak euskal herri musikan" (Juan Mari Beltran, "Egin" biblioteka, 1996).
| Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
