Ttutturre

Koordenatuak: 42°59′34″N 1°59′20″W / 42.99283°N 1.98898°W / 42.99283; -1.98898
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ttutturre
Datu orokorrak
Garaiera1.282 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak42°59′34″N 1°59′20″W / 42.99283°N 1.98898°W / 42.99283; -1.98898
Mendizaletasuna
Ohiko bideaGuardetxe / Intza
MendikatMendikat
LuberriLuberri

Ttutturre edo Ttutturru Nafarroako ipar-mendebaldean dagoen mendia da, Aralarko Malloetako hego-ekialdeko tontorretan garaiena. Gertutik, kareharrizko piramide baten itxura dauka.

Mendi honen izen osoa, Urdenasko edo Urdanetako Ttutturre da. 1950eko hamarkadan, mendizale sutsu talde batek, mendiari, honen itxura ikusita, Aitzorrotxeta izena jarri zion, baina izen honek, itxuraz, ez zuen arrakastarik izan. Beste izen batzuk Txintxaleku eta Estenarrigibel dira.

Irispideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lekunberritik Aralarko San Migel baselizara daroan bideak, Araitzetik Ttutturrera doan ohiko bidea aldatu du. Errepide horren 10. kilometroan, bidexka batek Atakaxar lepora daroa, Etzantzako ordokietan. Hemendik, Ttutturre eta Alborta mendien arteko lepora joan behar da. Lepo honi, Abateko lepoa edo Abategaña deritzo. Malda handiko igoera baten ondoren, tontorrera iristen da. Ordu bat eta erdiko txangoa da.

Baraibartik mendebalderantz hartu behar da. Bide honek, hurbil uzten du Dolboako errepikagailua, eta Izarrite izeneko tokira heltzen da. Toki honetan hasten da agertzen Malloetako izaera harritsua. Laster, Belutako langara heltzen da. Pagadian zehar jarraitzen du bideak gorantz Etzantzako ordokietara irteteko. Hemendik, Abateko leporantz jarraitu, eta berehala heltzen da tontorrera.

Bestela, Intza herritik (313 m) doan bidea ohiko mendi ibilbidea da. Lehenik, Abateko lepora iritsi behar da, eta hortik tontorrera. 2 ordu eta erdiko ibilaldia da.

Azkenik, Errazkin herritik (410 m), Soroaundiko zelaietara iristen da porlanezko bide batetik, hortik Azkarateko Malkorratik eta azkenik bat egiten du bideak Intzatik datorrenarekin. 2 ordu 15 minutu hartzen du joateak.

Beste toki batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendi honetatik gertu, Atakaxar lepoan, izen bereko trikuharria edo Intzako Malloa dago.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa