Tu Bishvat

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Tu Bishvat jaiko jakirik gogokoena, mahaspasak

Tu Bishvat edo Tu Bi'Shevat (hebreeraz ט"ו בשבט), jai txiki bat da hebrear egutegian. Tu Bishvat izena, jaiaren egunetik dator, Shevat (שבט) hilabeteko hamabosgarren eguna. Shevat, hebrear egutegiko hilabetearen izena da eta ט eta ו hizkiak, "Tu" bezala irakurria, 15 zenbakia da, zenbaketa hebrearrarekin adierazia. Shevateko 15ean (otsailaren baliokidea den hilabetea), Israelen, lehen landaretza printzak agertzen hasten dira. Ondorioz, zuhaitzak landatzera irtetzen zen. Horregatik, hau, naturaren jai bat da. Fruituak jaten dira, eta, Israelen ikasle taldeak kanpora irtetzen dira jaia ospatu eta zuhaitzak landatzera. Talmudaren oinarri den Mishnahn aipatzen diren lau Rosh Hashanahs edo Urte Berrietako bat da. Torak, natura errespetatu egin behar dela irakasten du, baita gerra garaian ere. Ez dira zuhaitzak eta basoak suntsitu behar. Zirkulu tradizional ezberdinetan, Shevateko 15ean biltzen dira, eta natura eta zuhaitzekin zerikusia duten Bibliako pasarteak irakurtzen diren ekitaldi bat egiten da. Bedeinkapen bereziak errezitatu eta zuhaitz ezberdinetako fruituak jaten dira. Harediko judutarrek, eguna, bere jatorrizko izen osoarekin deitzen dute, Jamishah Asar BeShevat (חמישה עשר בשבט), Shevateko hamabosgarrena, alegia.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tu Bishvat Aldatu lotura Wikidatan