Tu Vuò Fa' L'Americano

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Tu vuo' fa' l'americano (euskaraz Amerikar bilakatu nahi duk) Renato Carosone italiar abeslariaren umorezko abesti bat da. 1956an argitaratu zen, napolieraz abestu ohi da.

Bitxikeri gisa 2000. urtean Tonino Carotone iruindar abeslariak abestu zuen, bere bertsioa Euskal Herrian nahi Italian ezaguna egin zelarik.

Hitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Napolieraz:

Puorte o cazone cu 'nu stemma arreto
'na cuppulella cu 'a visiera alzata.
Passe scampanianno pe' Tuleto
camme a 'nu guappo pe' te fa guardà!

Tu vuò fa l' americano!
mmericano! mmericano
siente a me, chi t' ho fa fa?
tu vuoi vivere alla moda
ma se bevi whisky and soda
po' te sente 'e disturbà.
Tu abballe 'o roccorol
tu giochi al basebal '
ma 'e solde pe' Camel
chi te li dà? ...
La borsetta di mammà!

Tu vuò fa l' americano
mmericano! mmericano!
ma si nato in Italy!
siente a mme
non ce sta' niente a ffa
o kay, napolitan!
Tu vuò fa l' american!
Tu vuò fa l' american!

Comme te po' capì chi te vò bene
si tu le parle 'mmiezzo americano?
Quando se fa l 'ammore sotto 'a luna
come te vene 'capa e di:"i love you!?"

Tu vuò fa l' americano
mmericano! mmericano
siente a me, chi t'ho fa fa?
tu vuoi vivere alla moda...
ma se bevi whisky and soda
po' te sente 'e disturbà.
Tu abballe 'o roccorol
tu giochi al basebal '
ma 'e solde pe' Camel
chi te li dà? ...
La borsetta di mammà!

Euskaraz:

Atzealdean marka bat duten galtzak daramazkik
Bisera goruntz daraman kapela bat
Toledotik oilar baten moduan habil
eder baten antzera, nabarmendu nahian...

Hik amerikarra bilakatu nahi duk
amerikarra, amerikarra...
aditu nazak, pena merezi dikela uste al duk?
Hik modara bizi bahi duk,
baina "whisky and soda" edaten baldin baduk
gero ondoezik sentituko haiz...
Hik rock and rolla dantzatzen duk
baseballen jokatzen duk...
baina Camel zigarroentzako dirua
Nork ematen dik?
Amatxoren poltsatsoak!

Hik amerikarra bilakatu nahi duk
amerikarra, amerikarra...
Baina hi Italy-n jaio hintzen eta!
Adi ezak:
ez zegok ezer egiterik
ok, napolitarra!
hik amerikarra bilakatu nahi duk
hik amerikarra bilakatu nahi duk.

Nola ulertuko dik maite hauenak
erdia amerikarreraz mintzatzen baldin bahaiz?
ilargipean maitasuna egiten duanean
Nola pasatzen zaik burutik “I love you” esatea?

Hik amerikarra bilakatu nahi duk
amerikarra, amerikarra...
aditu nazak, pena merezi dikela uste al duk?
Hik modara bizi bahi duk,
baina "whisky and soda" edaten baldin baduk
gero ondoezik sentituko haiz...
Hik rock and rolla dantzatzen duk
baseballen jokatzen duk...
baina Camel zigarroentzako dirua
Nork ematen dik?
Amatxoren poltsatsoak!

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kategori:Napoli