Tuar Mhic Éadaigh

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Tuar Mhic Éadaigh
Tourmakeady

Izen ofiziala Tuar Mhic Éadaigh
Estatua Irlandako ErrepublikaIrlandako Errepublika
Banaketa administratiboa Mayoko konderria
Herrialdea
Lurralde Historikoa
Konderria
Flag of Ireland.svg Irlanda
Flag of Connacht.svg Connacht
Flag of the counties of Galway and Westmeath.svg Galwayko konderria
Herritarra Tourmakeadytar
Koordenatuak

53°39′11″N 9°22′05″W / 53.65306°N 9.36806°W / 53.65306; -9.36806Koordenatuak: 53°39′11″N 9°22′05″W / 53.65306°N 9.36806°W / 53.65306; -9.36806

Tuar Mhic Éadaigh non dagoen adierazten duen Irlandako Errepublika-ko/-go/-eko mapa
Tuar Mhic Éadaigh
Garaiera 58 m
Posta kodea G
Biztanleria 1,500 bizt. (2002)
http://www.tourmakeady.com/
Tourmakeadyko basoetako ur-jauzia.

Tuar Mhic Éadaigh irlanderaz eta ofizialki eta Tourmakeady irlanderaz Irlandako Errepublikako mendebaldean dagoen Mayoko konderrian kokatzen den udalerria da. 1.500 biztanle inguruko populazioa du. Lough Mask lakuaren ertzean dago. Izatez Tourmakeady Galwayko konderrian zegoen baina 1898tik aurrera Mayoko konderriaren administranazioaren pean jarri zen. Tourmakeady udalerria Gaeltacht eremuan (irlandera hiztunen eremua) koktzen da.

1921ko maiatzaren 3an Irlandako Independentzia Gerran Mayoko hegoaldeko 30 gizonez eta Mayoko ekialdeko gizon kopuru txiki batez osaturiko IRAren talde mugikorrak Tourmakeady udalerrian britainiarren aurkako segada bat burutu zuen.

The Sting edo Jaws bezalako filmetan parte hartu zuen Robert Shaw aktore ingeles ezagunak bere bizitzako azken 7 urteetan Tourmakeady udalerriko Drimbawn House etxean bizi izan zen[1], 1978an bertan hil zelarik.

1840. hamarkadaren erdialdera Tourmakeady udalerriak Gosete Handia zeritzonak bertako hainbat herritarrei emigratzera behartuarazi zien. Urtero udalerri honetako emigratzaileen ondorengo asko Tourmakeadyra euren sustraien bila etorri ohi dira. Eskualde honetako datu eta erregistro genealogiko guztiak Ballinrobe udalerritik hurbil dagoen Hegoaldeko Mayoko Familia Bilaketaren Zentruan konputerizatu eta ordenagailuetan bildu dira, honela arbasoen bilaketa errazteko asmoz.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tuar Mhic Éadaigh Aldatu lotura Wikidatan