Tuba

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hiru zilindroko tuba

Tuba haize instrumentuen arteko ahots-apalena da, aho moduko mutur handi batez bukatzen den tutu koniko zabala duena eta lau edo bost balbula ditu. Ia lau oktabako hedadura du. 1835ean lehen aldiz jo zuten tuba orkestra batean. Tubak XIX. mendean izan zuen aurrerabiderik handiena, eta tubaren aurrekariek (serpentoia eta ofikleidoa) baino hots apal indartsuagoa eman zion orkestrari. Tuba tenorra, tuba baxua eta tuba kontrabaxua dira nagusiak.

Gehienetan orkestretan tuba bat besterik ez da izaten.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tuba Aldatu lotura Wikidatan