Tubalismo

Wikipedia, Entziklopedia askea

Tubalismoa Iberiaren eta Euskal Herriaren historiari buruzko sinesmenezko teoria bat da, gaur egungo historiografiak erabat baztertua. Tubalismoak euskaldunei eta iberiarrei jatorri mitikoa esleitzen die: esaten du Tubal (Noeren biloba) euskaldunen eta iberiarren lehendabiziko erregea izan zela, eta hainbat herri (hala nola Tafalla eratu zituela. Sinesmenezko teoria horri jarraipen laikoa euskoiberismoak eman zion. Jorge María Ribero-Meneses idazlea da tubalismoaren gaur egungo aldeztaile ezagunenetako bat.

Siberian ere tubalismoak ikusi nahi izan du Tubalen eragina hainbat toponimotan, hala nola Tobolsk hiriburu historikoarenean, eta Tobol ibaiarenean (Irtyxen ibaiadarra).

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (Gaztelaniaz) Antonio Ruiz Vega (2002) Los hijos de Túbal. Mitología hispánica: dioses y héroes de la España Antigua. ISBN 84-9734-054-X

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]