Tubuai
Wikipedia(e)tik
Tubuai Polinesiako uhartedia da, Kaprikornioko Tropikoaren bi aldeetan dagoena. Rimatara, Rurutu, Tubuaï, Raivavae uharteek osatzen dute; 500 kilometrotara Rapa uhartea dago, 1.460 metroko garaierako sumendi iraungia.
Mataura da hiri nagusia Tubuai uhartean. Koral-arrezifez inguratua dago. 5200 biztanle ditu (1977), polinesiarrak gehienak, eta europar eta txinatar gutxi batzuk.
Ekonomia [aldatu]
Nekazaritza (kokoa, kafea, laranjak) eta arrantza dira jarduera ekonomiko nagusiak.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.