Tudhalia I.a

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Tudhalia I.a, errege hitita bat izan zen. Muwatallis I.aren oinordekoa izan zen hau hila izan ondoren, eta K. a. 1430etik K. a. 1400 arte gobernatu zuen.

Bere erregealdiko ekintzak, bi arrazoigatik, zehazten zailak dira: lehena, Tudhalia izeneko zenbat errege hitita egon ziren ez ezagutzea da, honek, garai hau, batzuetan, Tudhalia I.a eta Tudhalia II.aren artean banatzera daramalarik, batzuetan, Tudhalia I/IIz ere hitzegiten delarik. Bigarrena, bere erregealdiaren zati batean, bere suhia zena eta oinordeko izango zuen Arnuanda I.a elkargobernari izan zuela da, eta honek, Tudhaliaren erregealdian gertatutako gertakariak, Arnuandarenean gertaturikoengatik ezberdintzea zailtzen du. Hala ere, garai honetan hititek izan zuten hedapen handiari buruz adostasun handia dago, inperio berrian jarraituko duen hedapena.

Hala ere, nahiko argi dago, tronura, bere aurrekoa izan zen Muwatallis I.a hila izan ondoren heldu zenez, honen funtzionario eta senide batzuek abiatutako gerra zibil bati aurre egin behar izan ziola. Gudu hau, baina, laster konpondu zen, Tudhalia, hititar armada mendebaldeko Anatoliara bidaltzeko aske geratuz (hititek Arzawa bezala ezagutzen zuten lurraldea), non, nahiko sarri, hititen aurkako aliantzak sortzen ziren. Zenbait kanpaina arrakastatsuren ondoren, Tudhaliak, eskualdea menderatzea lortu zuen, bertatik, harrapakin aberatsa lortuz.

Tudhalia I.aren hurrengo helburua, gasgastar tribuak izan ziren, etengabe, erresumaren iparraldeko muga mehatxatzen zutenak (Hattusas hiriburutik gertu), Hantil II.aren garaitik. Tudhaliak, erabateko garaipena lortu ez zuen arren, gasgastarren hauen hegoaldereneko postuetatik erretiratzea behartu zuen.

Gasgastarren aurka garaipen hauek lortu ondoren, Tudhaliak, bere arreta, hititen ekialdeko mugan jarri zuen, non Isuwa erresuma basailuarekin arazoak izan zituen, behin eta berriz matxinatu zena, Mitanniren laguntzarekin. Beste behin, hitita eta Kizzuwadnaren arteko lotura berritu ondoren, Tudhaliak Mitanni eraso zuen, zenbait garaipen lortuz, horien artean, Aleporen konkista aipa daitekeelarik.

Esan bezala, bere oinordekoa, Arnuanda I.a izan zen.


Aurrekoa
Muwatallis I.a
Errege hitita
K. a. 1430-K. a. 1400
Ondorengoa
Arnuanda I.a