Tueris
Tueris "Handia", ugalkortasunaren jainkosa, haurdun dauden emakumeen babeslea. Zeru jainkosa ere izan zen, "Ostertzeko Misteriotsua" egiptoar mitologiaren arabera.
- Izen egiptoarra: Taueret. Izen greziarra: Tueris edo Toeris
Eduki-taula |
Ikonografia[aldatu]
Larruazal beltzeko haurdun dagoen irudia, hipopotamo edo emakume buruduna, adarrak eta eguzki diskoarekin, eta bular handiak, lehoi hankak eta krokodilo isatsarekin. Baita zerri eme bat bezala ere.
Mitologia[aldatu]
Ra eguzki jainkoaren alaba eta Osiris eta Isisen ama zen. Tuerisek, Horusi lagundu zion honen Sethen aurkako borrokan. Sethen ohaidea zen, Plutarkoren arabera.
Epitetoak[aldatu]
Ta-urt bere izenak, "Handia" esan nahi du, baina, zeru jainkosa bezala, "Ostertzeko Misteriotsua" titulua zeraman, eta zeruko ipar hemisferioko izar batekin irudikatua zen.
Gurtza[aldatu]
Oso gurtua izan zen Karnak, Heliopolis, Abu Sinbel eta Gebel Silsilan. Haurdun zeuden emakumeek, jainkosa honen irudia zuten kuttunak zeramatzaten, ama esne ugari eman ahal izateko.