Tugela ibaia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Tugela
Tugela edo Thukela
Tugela Falls.jpg
Tugelaren jauziaren ikuspegia (947 metro), munduko bigarren garaiena. Argazkia irailean hartu zen, ibaiak ia urik ez daraman garaian.
Luzera 520 km
Arroa 29.100 km²
Iturburua Drakensberg mendiak
Ibai ahoa Indiako ozeanoa
JCW-Map-Natal-Tugela.png

Tugela ibaia (Thukela bezala ere ezaguna) Hegoafrikako ibai bat da, KwaZulu-Natal probintziako luzeena.

Ibaia Drakensberg mendietan jaiotzen da, Mont-Aux-Sourcesen (Hegoafrikako beste bi ibai handi diren Vaal ibaia eta Orange ibaiaren ibaiadarretako zenbaiten iturria) eta 947 metroko urjauzi batean erortzen da Tugelaren jauzia deritzonean, munduko bigarren garaiena dena. Drakensberg mendietatik ibaiak 520 kilometroko ibilbidea egiten du sigi-sagaka KwaZulu-Nataleko erdialdeko eskualdetik Indiako ozeanoan itsasoratu arte. Bere arroak 29.100 kilometro karratuko hedadura hartzen du. Arroko urak, nagusiki nekazaritzarako erabiltzen dira iraupen landatzeekin eta silvikultura komertzialarekin.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Tugela ibaia