Tuileries jauregia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Tuileries, Louvre eta Galeria handia 1615ean. Matthäus Merianen plana
Jauregiaren antzinako kokapena
Jauregiko lorategien ikuspegia
Jauregia, Louvretik argazkia hartua
Tuileries jauregiaren grabatua, Louvre atzean duela, 1857ko grabatua
Tuileries jauregia 1871 baino lehenago. Ikuspegia Tuileriesetako lorategietatik
Ikuspegia Louvreko patiotik. I. M. Peiren kristalezko piramidea zuhaitzen gunean kokatzen da.
Tuileries jauregia 1871ko sutearen ondoren eta 1883ko behin betiko botatzearen ondoren. Ikuspegia Louvreko patiotik
Tuileries jauregia suak hartua, lorategitik ikusia
Zaldiko-Maldikoko Garaipen Arkua. Bere atzean, irudi honetan, desagertutako Tuileries jauregiaren kokapena dago.

Tuileries jauregia, frantziar monarkiaren jauregirik garrantzitsuenetako bat izan zen. Bere izena, gaur egun jauregia dagoen tokian, lehen zeuden teila fabrikazio lantegietatik jasotzen du, jauregia bera eraikitzeko bota zirenak.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasiera batean Erdi Aroko gotorlekua, jauregia, zenbait mendetan zehar eginiko handitze ezberdinen bidez sortu zen. Eraikuntzarik garrantzitsuena, Henrike II.a Frantziakoaren emaztea zen Katalin Mediciren agindupean egin zen. Bera izan zen Tuileriesetako Lorategien eraikuntza agindu zuena, egundaino mantendu den jauregiaren zati bakarra dena, eraikina bera, 1870eko Parisko Komunan suntsitua izan baitzen, Bigarren Inperioa erori ondoren.

Antzinako Erregimena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Katalina Medici[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Katalina Medici erreginak, Philibert De l'Orme eta Jean Bullant arkitektoei, han jauregi bat eraikitzea enkargatu zien. Jauregi hau, erdiko pabiloi baten eran aurkezten zen, Erlojuaren Pabilioia, kupula batekin amaitua, lorategiaren alde batean eratutako bi hegalekin, terrazadun arkupe estali batekin, eta, beste aldean, ilaratan jarritako zenbait atalekin. Bi pabilioik errematatzen zuten jauregia, batak iparraldetik eta besteak hegoaldetik.

Proiektu Handia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Henrike IV.a erregeak, Louvreko eta Tuileries jauregiak, bi galeria sortuz elkartzea erabaki zuen, bata hegoaldetik eta bestea iparraldetik. Tuileries jauregia, erregeen egoitza izan zen gortea Versallesera aldatu zen arte, Luis XIV.a Frantziakoaren erregealdian.

Frantziar Iraultza eta Kontsulatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iraultza garaian, errege familia Frantziatik ihes egiten saiatu zen, baina Varennes-en-Argonnen gelditua izan zen, Parisera itzultzera behartu zutelarik. Erregeari, jada ez zitzaion Versallesen ezartzen utzi, baizik eta Tuileries jauregian ezarri zela. 1792ko abuztuak 10ean, jendetza asaldatuak, jauregia eraso zuen, erregeari, Biltzar Legegilean babestera behartuz, non kartzelaratua izango zen erregimen berri bat eratzeko hauteskundeak deitzen ziren bitartean.

1793ko maiatzak 10ean, Konbentzioa Tuileries jauregian ezarri zen. Jauregiak, orduan, Jauregi Nazional izena jaso zuen. Salbazio Publikoko Batzordeak, Floraren pabilioia okupatzen zuen, "Berdintasunaren pabilioi" bezala berrizendatua izan zena, Segurtasun Orokorreko Batzordea, Marsango pabilioian ezarri zen bitartean, "Askatasunaren pabilioia" bezala berrizendatua. Azkenik, Erlojuaren Pabilioiak, "Batasunaren pabilioia" izen berria jaso zuen.

Direktorioaren garaian, Tuileries jauregiak, Bostehunen Kontseilua eta Agureen Kontseilua hartu zituen.

1800eko otsailak 19an, Napoleon Bonaparte, garai hartan Lehen Kontsula zena, Tuileries jauregian ezarri zen. Bizileku bezala, jauregiaren lehen solairua hartu zuen, Erregearen antzinako apartamentua okupatuz.

Lehen Inperioa eta Berrezarpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Napoleon I.aren aldarrikapenetik, Tuileries jauregia, egoitza inperiala bihurtu zen. 1804ko otsailak 28an, Pio VII.a aita santua jauregira iristen da, non 1805eko apirilak 4 arte biziko den.

Luis XVIII.a Frantziakoaren erregealdian, jauregiak, bere errege egoitza funtzioa mantentzen du, Luis XIV.etik Luis XVI.a Frantziakoaren garairaino, Borboitarren egoitza zaharra zen Versailleseko jauregia baino nahiago delarik. 1830eko uztailak 12an, Lau Ordenantzek eragindako iraultzaren ondoren, Karlos X.a Frantziakoak Tuileries utziko du erbestera joateko.

Jauregia, bertan inor bizi ez zela geratu zen 1831ko urriak 16rarte, Luis Filipe I.a erregeak, Palais Royalen bizitzea nahiago bait zuen. Jauregiak, orduan, bere behin betiko itxura hartu zuen, mendebaldeko terrazak ezabatuz eta Percier eta Fontaine arkitektoek, eskailera handia sortuz.

Bigarren Inperioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantziako Bigarren Inperioarekin, Tuileries jauregia, berriz egoitza inperial bihurtzen da. Visconti arkitektoari, jauregia eraberritzea enkargatzen zaio Carroussel plazako etxeak botaz.

1853ko urtarrilak 29an, Tuileries jauregia, Napoleon III.a eta Eugenia de Montijoren arteko ezkontza zibila ospatzen den tokia da.

Napoleon III.ak, "proiektu handia" amaitzen du, eta Louvre Tuilerisekin batuarazten du, honen bidez, Tuileries jauregia Louvreko jauregiarekin (gaur egun Louvreko Museoa) batzen delarik, beronekin batasun bakar bat eratuz.

Komuna: Sutea eta suntsipena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren Inperioa erorita, Komunak, Tuileries jauregia, jai eta kontzertu iraultzaileen antzoki bihurtu zuen: "kontzertu komunitarioak". 1871ko maiatzak 18an, sekulako jendetza erakarri zuten bata bestearen atzeko hiru kontzertu ospatu ziren. Kontzertu hauek, antolatzaileen pentsamenduan, jauregiaren sutearen aurrerapena ziren: biztanleriak jauregiaren suntsipenaren ideia onartuko zuela ziurtatu nahi zuten. Tuileriesen bere Estatu Nagusiarekin ezarria, Bergeret buruzagi federatuak honako hau esan zuen: "Tuileries uzten dudanean, Tuileries errauts bihurtuko da".

Maiatzak 22 eta 23an, komuneroak, petrolioz eta bolbora kupelez hornitzen dira. Azkenik, maiatzak 23an, Benot federatuak, banda bat gidatzen du jauregiko apartamentu guztietan, eta hormak petrolioz bustiarazten ditu; arratsaldeko 9ak baino zertxobait lehenago, Tuilerieseko erlojua, suaren ondorioz geratu egiten da; gaueko 11k aldera, eztanda batek Erlojuaren Pabilioia astindu zuen, erdiko kupula sugar artean hondoratuz. Jauregiak, gau osoan zehar erretzen jarraitu zuen.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tuileries jauregia Aldatu lotura Wikidatan