Tulum

Koordenatuak: 20°12′53″N 87°25′44″W / 20.2147°N 87.4289°W / 20.2147; -87.4289
Wikipedia, Entziklopedia askea
Tulum
Tulum
Kokapena
Estatu burujabe Mexiko
Mexikoko estatu Quintana Roo
Municipality of MexicoTulum (udalerria)
Koordenatuak20°12′53″N 87°25′44″W / 20.2147°N 87.4289°W / 20.2147; -87.4289
Map
Altitudea12 m, itsas mailaren gainetik
Webgune ofiziala

Tulum (yucatecoz Tulu'um) Quintana Roo estatuan dagoen hiri maia harresiduna da, Cobá hiriaren itsas portu nagusia. Lehen Zama deitzen zuten, "egunsentia" esan nahi zuena. Orain, Tulum deitzen da eta izen horrek "harresia" esan nahi du. Hiri hau asko handitu zen XIII. eta XIV. mendeetan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1558an, Juan de Grijalva konkistatzaileak, hiria aurkitu zuen eta harrezkero, Tulum desagertu zen, besteak beste, esklabotzaren erruagatik. Harresiez inguraturik dago iparraldean, hegoaldean eta mendebaldean. Ekialdean itsasoa dago. Harresien barruan eraikin historiko garrantzitsuenak daude.

Tulum gune komertzial oso garrantzitsua izan zen, baina gaur egun gune turistiko bezala da ezaguna batez ere.

Turistentzako toki interesgarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Tulum-eko hondar arkeologikoak.
  • Cobá-ko hondar arkeologikoak.
  • Tulum-eko hondartzak.
  • Ibaiak, urpekaritza egiteko (zenote-ak).
  • Kostaldea, urpekaritza egiteko.
  • Xel-Há hondar arkeologikoak: Maia garaiko gune arkeologikoa eta parke ekologikoa.


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Arkeologia Artikulu hau arkeologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.