Tunguska Harritsua

Koordenatuak: 57°41′14″N 104°21′19″E / 57.6873°N 104.3553°E / 57.6873; 104.3553
Wikipedia, Entziklopedia askea
Tunguska Harritsua
Подкаменная Тунгуска
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera1.865 km
Geografia
Map
Koordenatuak57°41′14″N 104°21′19″E / 57.6873°N 104.3553°E / 57.6873; 104.3553
Estatu burujabe Errusia
Errusiako oblastak Irkutsk oblasta
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera240.000 km²
Arro hidrografikoaYenisey basin (en) Itzuli
Ur-emaria1.587,18 m³/s
Bokalea
()
Jenisei

Tunguska Harritsua[1] (errusieraz: Подкаменная Тунгуска, Podkamennaya Tunguska) erdialdeko Siberiako ibaia da, Errusiako Irkutsk oblasta eta Krasnoiarsk kraia zeharkatzen dituena. Jeniseiren eskuinaldeko ibaiadarra da. 1.865 km luze da eta 249.000 km²ko arroa drainatzen du[2].

1908ko Tunguskako leherketa ibai honetatik gertu gertatu zen.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tunguska Harritsua, goi ibilguan Katanga izena hartzen duena, Irkutsk oblasta sortzen da, Erdialdeko Siberiako goi-ordokian, Bratsketik 400 km inguru iparraldera. Zati handienean ipar-mendebalderanzko norabidean doa, eta Podkamennaia Tunguska herrian Jeniseira isurtzen da. Goialdean haran zabal eta zingiratsu bat zeharkatzen du; behe ibilguan laster eta ur-jauzi ugari ditu[2].

Gutxi jendeztatutako eskualdeak zeharkatzen ditu. Ibai bazterreko herri aipagarrienak Ust-Kamo, Baikit, Poligus et Kuzmovka dira.

Hidrometria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tunguska Harritsuaren emaria 1938-1999 bitartean neurtua izan da Kuzmovkan (ahoa baino 209 km lehenago)[3]. Gune horretan, drainatutako eremuak 218.000 km² ditu, arro osoaren % 87,5. Urteko batez besteko emaria 1.587 m³/s da; emari handiena maiatzean du (6.608 m³/s), elurra urtzen delarik, eta txikiena martxoan (227 m³/s).

Tunguska Harritsuaren batez besteko emariak (m³/s), Kuzmovkan neurtuak
Datuak: 1938 eta 1999 artean

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]