Tunika

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Langile erromatar bat, tunika jantzita

Tunika antzinako greko eta erromatarren soineko zabala eta luzea, soingainekoaren azpian alkandora gisa eramaten zutena. Antzinako Grezian, kolore distiratsuz tindatzen ziren, edo zuriak ziren, bestela. Lazedemoniarrek tunika gorriak janzten zituzten gerrarako, odola ez nabarmentzearren.

Antzinako Erroman, tunika barne-jantzi gisa eramaten zen. Erromako herritarrek eta herritar-kategoria ez zutenek ere erabiltzen zuten. Herritarrek togaren azpian erabiltzen zuten ospakizunetan. Tunikan zerrendak erantsi ohi ziren eta bestelako apaingarriak, erabiltzaileak gizartean zuen maila adierazteko. Senatariek eta patrizioek zerrenda purpura zabal batez hornitu ohi zuten beren tunika.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]