Tuonetar

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Tuonetar finlandiar mitologian lurrazpiko munduko edo ilunpeetako eta heriotzaren erresumako erregina da. Bera, heriotzaren jauna den Tuoniren emaztea, edo alaba (edo biak) da, elkarrekin lurrazpiko mundua den Tuonela gobernatzen dutelarik.

Hildakoak euren erresumara iristen direnean, eurak dira hildakoen anfitrioi adeitsuak, eta euren maizter gogokoei, ongietorri bezala, igel eta zizarez betetako pitxer bat eskaintzen diete. Hil berrien harrera zeremonietan Tuonelako jaun-andreen seme-alaba eta senideek ere parte hartzen dute.

Tuonetar heriotzaren dontzeila eta lurrazpiko munduko jainkosa bezala ezagutzen da. Kipu-tyttö eta Louhiren ahizpatzat ere hartzen da.