Tura

Koordenatuak: 30°00′N 31°16′E / 30.000°N 31.267°E / 30.000; 31.267
Wikipedia, Entziklopedia askea
Turako harrobia.

Tura (Egiptoko arabieraz: طرة, ṭóra,  ˈtˤoɾˤɑ ahoskatua) Egipton, Menfisetik gertu dagoen herria izan zen, kareharri zuri finezko bere harrobiengatik ezaguna.

Antzinako Egipton, Egiptoko Antzinako Inperioa eta Egiptoko Inperio Ertainaren garaian, arkitektura monumentalean, bere edertasun eta kalitateagatik gehien erabiltzen zen kareharria, Turatik ateratakoa zen.

Antzinako Inperioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizako Piramide Handiaren estaldura, Egiptoko piramideetatik ezagun eta enblematikoena, kareharrizko bloke handiz egin zen, zorrotz moztu eta leunduak, Turako harrobietatik zetozenak. Kefrenen piramideak eta Mizerinorenak ere, neurri batean behintzat, euren kareharrizko estaldura, harrobi honetatik ekarria izan zuten.

Aurretik, Snefru faraoiak, Turako kareharria erabili zuen Dahshurreko bere Piramide Gorriaren estalki bezala.

Inperio Ertaina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egiptoko XII. dinastian, Amenemhat I.a, Amenemhat II.a eta Amenemhat III.a faraoiek, Turako kareharria erabili zuten El Lisht eta Dahshurreko euren piramideen estalduran.

Inperio Berria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egiptoko XVIII. dinastian eta Egiptoko XIX. dinastian, Turako kareharria, Seti I.a eta Ramses II.aren tenpluetan erabili zen, Abidosen eraikiak.

Ordutik aurrera, kareharriaren erabilera ez zen hain ohikoa izan, eta, pixkana-pixkana, hareharriak hartu zuen bere tokia, Karnak, Medinet Habu eta Ramesseumeko tenpluetan ikus daitekeenez, Egiptoko hiriburu berria zen Tebasen inguruan ohikoago materialak zirenak.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

30°00′N 31°16′E / 30.000°N 31.267°E / 30.000; 31.267