Turgut Özal
Wikipedia(e)tik
Halil Turgut Özal (Malatya, Turkia, 1927 - Ankara, Turkia, 1993) Turkiako politikaria izan zen.
Biografia [aldatu]
Estatu-idazkaria izan zen Demirelen gobernuan (1979-1980). Gero, Ekonomiako ministro izan zen, eta, kolpe militarraren ondoren (1980ko irailean), gobernuko lehen ministrorde. 1982an, dimisioa eman zuen. Hurrengo urtean, hauteskundeak irabazi zituen bere alderdiak, alderdi kontserbadoreak, eta lehen ministro izendatu zuten.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.