Turkana (aintzira)
|
||||
|---|---|---|---|---|
Turkana lakua. |
||||
| Kokalekua | Etiopia Kenia |
|||
| Garaiera | 360,4 m | |||
| Eremua | 6.405 km² | |||
| Zabalera | 32 km | |||
| Luzera | 290 km | |||
| Bataz besteko sakonera | 30,2 m | |||
| Gehienezko sakonera | 109 m | |||
| Arroa | 130.860 km² | |||
| Betebidea | Omo ibaia Turkwel ibaia Kerio ibaia |
|||
| Hustubidea | lurruntzea | |||
| Uharteak | Ipar, Hego eta Erdialdeko uharteak | |||
| Hiriak | El Molo, Loyangalani, Kalokol, Eliye Springs, Ileret, Fort Banya. | |||
Turkana[1] —antzinako Rudolf aintzira izenaz ezaguna— Kenia eta Etiopia artean dagoen aintzira da. Batzuetan hartzen zuen kolorea zela eta, Jadezko itsasoa ere deitu zioten.
Geografia [aldatu]
Turkanak 6405 km²-ko hedadura du; hori dela eta, munduko basamortu-lakurik handiena da.
Turkanaren ingurua lehorra da oso. Hiru ibai dira aintzira hartan ahoa dutenak: Omo, Turkwel eta Kerio ibaiak. Turkanak lurruntzearen ondorioz baino ez du ura galtzen, baina haren sestra 10 metro jaitsi zen 1975 eta 1993 artean.
Historia [aldatu]
1888an Samuel Teleki kondeak eta Ludwig von Höhnel tenienteak aintzirari Rudolf izena jarri zioten Austria-Hungariako Artxidukearen omenez. 1975an Turkana izena berreskuratu zuen. Eskualdeko biztanleak Gabbra, Rendille eta Turkana tribuetakoak dira.
Turkanaren ingurua oso garrantzitsua da antropologia ikerketetan, hantxe aurkitu baitituzte Skull 1470 burezurra edo Turkana Boy ("turkana mutila") bederatzi milioi urteko Homo erectus hezurdura.
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Euskaltzaindia: 60. araua: Aintzirak.