Turkiera
Turkiera[1][2] turkiar hizkuntza bat da, berez Turkian, Zipren, Bulgarian eta antzinako Otomandar Inperioko herrialdeetan hitz egiten dena, bai eta Europar Batasunera eta Amerikara emigratutako milioika turkiarrek ere darabiltena.
1928z geroztik, latindar alfabetoaz idazten da, arabiarraren ordez, Kemal Atatürken ekimenez.
Alfabetoa
- A / a (euskaraz bezala).
- B / b
- C / c Italierazko giro edo ingelesezko George bezala.
- Ç / ç Euskarazko tx bezala
- D / d
- E / e .
- F / f
- G / g
- Ğ / ğ Ez da ahoskatzen: aurreko bokala luzatzen du.
- H / h Behe-nafarrerazko hor bezala.
- I / ı (punturik gabeak) "i"ren antzekoa baina mihia atzealdera eramanik.
- İ / i (biak ere puntudunak) Euskaraz bezala.
- J / j Frantsesezko janvier edo katalanezko Jordi bezala.
- K / k
- L / l
- M / m
- N / n
- O / o
- Ö / ö Frantsesezko feu edo alemanezko Köhler izenetan bezala.
- P / p
- R / r Euskarazko ere bezala.
- S / s Euskarazko zu bezala.
- Ş / ş Xabier bezala.
- T / t
- U / u
- Ü / ü Zubererazko ü, dügü aditzean bezala.
- V v Frantsesezko vie izenean bezala.
- W / w Bakarrik atzerriko hitzetan.
- X / x Bakarrik atzerriko hitzetan; bestela, "ks" idazten da. Adibidez: taksi (taxia), Meksika (Mexiko).
- Y / y Euskarazko iaio adjektiboan bezala.
- Z / z Zubererazko deusik edo frantsesezko zéro bezala.
Esamolde eta hitzak
Acı | (Janari) mina |
Açık | Zabalik, irekita |
Araba | Kotxe |
Arkadaş | Lagun, adiskide |
Ateş | Su |
Balık | Arrain |
Baskça | Euskara |
Ben | Ni |
Çok iyi | Oso ona, oso ondo |
Evet | Bai |
Günaydın | Egun on |
Hayır | Ez |
İsminiz ne? | Nola duzu izena? |
İyi akşamlar | Arratsalde on |
İyi geceler | Gabon |
Nasılsın? | Zer moduz? Zelan? |
Nerelisiniz? | Nongoa zara? |
Kaç yaşındasınız? | Zenbat urte duzu? |
Kapalı | Itxita |
Sen | Zu |
Su | Ur |
Teşekkürler | Eskerrik asko |
Yemek | Jan |
Literatura
Sakontzeko, irakurri: «Turkierazko literatura»
Erdi Aroan Nezami eta Jami olerkariak nabarmendu ziren, eta ondorengo mendeetakoak dira Baki, Nefi eta Nedim idazleak, poesia arloan ere bai.
Idazle garaikideen artean, Yasar Kemal eta Orhan Pamuk aipatzekoak dira.
Erreferentziak
- ↑ 38. araua - Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2011-6-29).
- ↑ 53. araua - Munduko estatuetako hizkuntza ofizialak. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2011-6-29).
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Turkiera |
Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu. |
- (Turkieraz)Turkiako Hizkuntza Elkartea