Tuxtletako mendilerroa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Tuxtletako Mendizerra.

Tuxtletako mendilerroa, Santa Marthako mendilerroa edo San Andresko mendilerroa bezala ere ezaguna, Mexikoko Golkoaren inguruan, gutxi gora-behera 19º-ko ipar latitudean dagoen Veracruztar kostaldearen ertzean dagoen sumendien lerro bat da. Bertako zumendi aipagarri batzuk Santa Martha eta San Martin muinoak dira, 1700 metroko altuerara iristen direnak. Aktibitate bolkanikoa duela ezagutzen den bakarra San Martin da, 1664an eta 1793an eztanda egin zuena. Itzalitako beste sumendi batzuk San Martín Pajapan sumendia (1160 metroko altuera) eta El Vigía muinoa (800 metroko altuera) dira.

Tuxtletako mendilerroa Zeharkako Ardatz Neobolkanikotik isolatuta dago, hau 250 kilometro mendebaldera dagoelarik, baita Ertamerikako Sumendi Mendilerrotik ere, 330 kilometro hegoekialdera dagoena. Ertamerikako Aro Aurreklasikoan Tuxtletako mendilerroak, adibidez, buru kolosal ospetsuak eta aldare deritzenak zizelkatu zituzten olmeka artista handiak basalto harkaitzez eta beste harkaitz bolkaniko batzuez hornitu zituzten.

Biosferaren erreserba[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Martín eta Santa Martha sumendien goi magalak landaretza neotropikal geruza trinko batek estaltzen ditu. Kontraste bezala, altuera txikiagoetan, oihana abeltzaintzarako erabiltzen diren larreengatik aldatu da. Mendilerroko jatorrizko ekosistema babesteko, mexikar gobernuak biosferaren erreserba izendatu du.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]