Two and a Half Men

Wikipedia, Entziklopedia askea
Two and a Half Men
Deskribapena
Atalak207 oraingoz
Produkzioa
Iraupena21 minutu gutxi gora-behera
KateaCBS

Two and a Half men (euskaraz: "Bi gizon eta erdi"), gaur egun Jon Cryerrek, Ashton Kutcherrek eta Angus Turner Jonesek protagonizatutako komedia generoko estatubatuar telesail bat da. Telesaila, zazpi aldiz Emmy Sarietarako izendatua izan dena eta horietako lautan saria lortu duena, CBS telebista katean ematen da. Arazoetan murgildu zen ordura arte protagonistetako bat zen Charlie Sheenen aferak argitara eman zirenean. Orduan erabaki zen 16ra murriztea zortzigarren denboraldiko atal kopurua eta aktorea kanporatzea, Ashton Kutcherrengatik ordezkatua izan zena. Telesailak, bataz beste, AEBetan 13,4 milioi ikusle ditu, eta mundu mailan telesailik ikusienetako bat da.

Laburpena

Gaur egun, AEBetan 9 denboraldi oso eman dira, 10.a oraindik ematen ari den bitartean. Honakoa da laburpena:

1.etik 8.erako denboraldiak

Charlie (Charlie Sheen) Malibun luxuzko bizitza bat bizi duen ezkongabe alkoholiko eta emakumezale bat da. Bere bizitza aldatu egiten da bere anaia Alan (Jon Cryer) dibortziatu eta berarekin bizitzera doanean, honen seme Jaken (Angus Turner Jones) bisitak jasoz asteburuetan.

9. denboraldia

Charlie hil ondoren, Alanek ez du etxea saldu eta bere semearekin beste etxe bat bilatzea beste erremediorik. Une horretan bertan Walden iristen da, dibortzio baten murgilduta dagoen informatikako handi-mandi bat, nork, Malibuko hondartzan suizidatzen saiatu ondoren etxea erostea erabakitzen duen, eta, bere emazte ohia berreskuratzen saiatzen laguntzeagatik eta bakarrik ez egoteagatik, Alan eta honen semea bere etxean hartzea erabakitzen du.

10. denboraldia

Two and a Half Men telesailaren hurrengo denboraldia bigarrena izango da Ashton Kutcherrentzat, nor aktore taldera Charlie Sheenen ordez batu zen. Hau, ofizial, CBSk eginiko komunikatu baten bidez egin zen, zeinek berriztapenen zikloa ixten duen 2012/13 denboraldiko programaziorako.

Pertsonaia nagusiak

Pertsonaia Aktorea Pertsonaiaren lanbidea Denboraldiak Oharrak
Charles Francis Harper Charlie Sheen Jingleen konposatzailea, haur musikako kantagilea, (1. denboralditik 8.eraino) 8 eta 9. denboraldien artean ustez eraila, tren batek harrapatua.
Alan Jerome Harper Jon Cryer Kiropraktikoa (1. denboralditik egundaino) Charlie Harperren anaia
Jacob David "Jake" Harper Angus T. Jones Ikaslea, kadete militarra (1. denboralditik egundaino) Alanen semea eta Charlie Harperren iloba.
Walden Schmidt Ashton Kutcher Informatikaria (9. denboralditik egundaino) Charlie hil ondoren honen etxea erosten du. Alanen laguna da.
Judith Melnick Marin Hinkle Etxekoandrea (1. denboralditik egundaino) Alanen emazte ohia
Evelyn Harper Holland Taylor higiezinen agentziako saltzailea (1. denboralditik egundaino) Charlie eta Alanen ama eta Jaken amona.
Herb Melnick doktorea Ryan Stiles Pediatra (2. denboralditik egundaino) Judithen senarra
Rose Melanie Lynskey Psikologoa (1. denboralditik egundaino) Charlieren bizilagun akosatzailea eta eta Charlieren emaztea 8. denboraldiaren amaieran.
Berta Conchata Ferrell neskamea (1. denboralditik egundaino) Charlie Harperren neskamea 1. denboralditik 8.era eta Walden Schmidtena 9.etik egundaino.
Eldrige McLroy Graham Patrick Martin Ikaslea, kadete militarra (7. denboralditik egundaino) Jaken lagunik onena
Lindsey McLroy Courtney Thorne-Smith Etxekoandrea (7. denboralditik egundaino) Alanen andregaia
Chelsea Jennifer Bini Taylor Enpresaburua (6-7 denboraldiak) Charlieren hitzeman ohia
Mia Emmanuelle Vaugier Dantza irakaslea (3-4 eta 6-7 denboraldiak) Charlieren hitzeman ohia.
Kandi April Bowlby Eredua eta aktorea (2-5 denboraldiak) Alanen emazte ohia

Atalak

Artikulu nagusia: Two and a Half Men telesaileko atalak

CBSk sinatutako azken kontratuaren arabera, telesaila 2013raino hedatuko litzateke 10 denboraldi osatuz. Alabaina, Charlie Sheen eta produkzio-etxearen arteko etengabeko ika-miken ondorioz, aktorea kaleratua izan zen eta telesaila suspenditua. 2011ko maiatzean Warner Brosek Ashton Kutcher kontratatu zuen telesaila Charlie Sheen gabe jarraitzeko. Honela, 9. denboraldia 2011ko irailak 19an estreinatu zen.

Parte-hartze aipagarriak

Estatubatuar komedietan ohikoa den bezala, musika, zinema eta telebistako zenbait izarrek parte-hartze berezia izan dute telesailean zehar:

Two and a Half Wits

Two and a Half Menek iradokitako satira bat, Two and a Half Wits (Bi tonto eta erdi) izenekoa MAD estatubatuar aldizkariaren 450. zenbakian argitaratu zen. Tom Richmond marrazkilariak egin zuen, showa ikusgarritzat jotzen duena. Showaren sortzailea den Chuck Lorrek MADek Two and Half Men satirizatu izanagatik oso emozionatua zegoela adierazi zuen. Edizioa argitaratu aurretik, Lorrek aldizkariarekin kontaktatu zuen, eta ondoren marrazkilariarekin jatorrizko alea lortzeko, eta, trukean, aktore taldeko aktore guztiek sinatutako kopia bat bidali zuen.

Aipatu behar da, baita ere, Chuck Lorrek, 2010ean bere beste saioetako bat den The Big Bang Theoryren MADen satira ere erosi zuela, aldizkari honen 503. alean argitaratu zena.

Kontratu berrikuntza eta Charlie Sheenen kaleratzea

Berrikuntza

2010eko otsailean Charlie Sheen berrabiltze prozesuan zegoela iragarri ondoren, saioaren grabaketa denbora batez suspenditu egin zen. Telesailaren grabaketa 2010eko martxoak 16an berrabiatu zen. 2010eko apirilak 1ean, People.comek, 7 denboraldiren ondoren, Charlie Sheen saioa uztea pentsatzen ari zela iragarri zuen.

7. denboraldiko azken atala grabatu ondoren, eta hilabete askotan suposaketa ugari egin ondoren, Charlie Sheenek, bere agentearen bidez CBSrekin telesailaren 8. eta 9. denboraldietarako kontratua berritu zuela iragarri zuen, hala, bere aldegitearen zurrumurruekin amaituz.

CBSk kaleratua

Chuck Lorre, polemika eta Charlie Sheenen kaleratzea

Azken garaietako komediarik arrakastatsuenetako bat den Two and a Half Men bere zortzigarren denboraldiaren erdialdean suspenditua izan zen, Charlie Sheen aktoreak telesailaren sortzailea iraindu zuenean. CBSko estudioek telesaila bertan behera uztea erabaki zuten, grabaketa otsailak 28an berrabiatzea espero zen arren. Sheen Los Angeleseko klinika batean egon zen berrabiltzen, eta, azkenik, 2011ko martxoak 7an telebista kateak kaleratu egin zuen prentsa komunikatu baten bidez.

Ashton Kutcherren sarrera

2011ko martxoak 13an Two and a Half Men telesaileko aktore taldera batuko zela iragarri zen telesail honen 9. denboraldian, non Charlie Sheenek antzeztutako pertsonaia trenbidera erori ondoren hil zen. Hiltzean, bere etxea salmentan jarri zen joko zorrengatik eta beste zenbait konturengatik. Alan eta bere semea hurrenez hurren anaia eta osaba zutenaren galeragatik triste dauden bitartean, Ashton Kutcherren pertsonaiak etxea erosten du, eta, bere tragedia ezagutzean, berarekin bizitzen uzten die. Bederatzigarren denboraldia 2011ko irailak 19an estreinatu zen.

Bitxikeriak

Jon Cryer (Alan Harper) eta Ryan Stilesek (Herb Melnick doktorea) aurretik Charlie Sheenekin Hot Shots! filmean lan egin zuten.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Two and a Half Men Aldatu lotura Wikidatan