Txanbergo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Txanbergodun Zalduna (XVII. mendea), Nicolás de Villacisen margolana.

Txanbergoa kopa baxuko kapela bigun bat da, hegaletako bat edo biak kopara krisketen bidez lotuta dituena. Lumak edo xingolak ere izan ditzake.

Izen hau Federiko Schombergeko dukea (Fréderic Armand, Schönbergeko Konde eta Dukea) (1616-1690) Frantziako Mariskalaren agintepean zeuden unitate militarrek erabiltzen zuten kasaka eta kapela batez osatutako jantziei eman zitzaien, Kataluniaren Matxinadan parte hartu zutenak, Frantzia eta Espainia artean 1640 eta 1652 bitartean egon zen gatazka, honen ondorioz Espainiak Rousillon konderria osorik eta Cerdanyaren erdia galdu zituelarik, ordurarte Kataluniako printzerriaren zati izan zirenak, espainiar monarkiaren lurraldeetako bat.

Beranduago, hala deitua izan zen Karlos II.a Espainiakoa adin txikikoa zen bitartean Mariana Austriakoa (1634-1696 erregeordeak sortutako guardia txanbergoa, jantzi hauek zeramatzen gorputz berezi bezala. Azkenik, adjektibo hau ia soilik kapelari eman zitzaion.

Badago Espainiako armadak txanbergoa eguzki askoko tokietan kanpaina jantzi bezala erabili izanaren ziurtasun grafikoa, Kubako Gerran eta Filipinetako gerran kasu. Afrikanerrek buruko jantzi bezala erabili zuten Boerren Gerretan, gautxo argentinarren eta Blandengues de Montevideo direlakoen jantzi tradizionalaren zati ere badelarik.

Beranduago, Millan Astrayk 1920an Espainiar Legioa sortu zuenean, berriz agertu zen infanteriako jantziaren zati bezala, gaur egun toki idor edo tropikaletan lanean ari diren herrialde ezberdinetako zenbait unitate militarrek zabalki erabiltzen dutelarik.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Txanbergo Aldatu lotura Wikidatan