Txanpero

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Bellyboard.jpg

Txanperoa zur laminatuzko ohol bat da, 120 cm inguru luze eta 30 cm inguru zabal izaten dena, aurreko muturrean goruntz kurbatua eta etzanda olatuetan irristatzeko erabiltzen dena. Euskal Herriko hondartzetan ohikoak izan ziren 1980ko hamarkadara arte, material sintetikozko bodyboard izeneko oholak sartzen hasi zirenean. Hego Euskal Herrian, Marzelo Linazasoro zumaiar arotza aritu zen txanperoak ekoizten. Olatuen gainean irristatzeaz gainera, txanperoak elurretan maldan behera irristatu eta skimboarding izeneko jolasa praktikatzeko ere erabili izan dira.


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]