Txantiloi:Azala/Albisteak

Wikipedia, Entziklopedia askea

Hasi da Korrika Irunen, euskararen aldeko herri lasterketa, aurten "Harro Herri" goiburu duela. 23. urtea bete duen ekimen honek hamar egunez zeharkatuko du Euskal Herria, eta Baionan bukatuko da 24an.

Suediari hilabetetan NATOko sarrera ukatu ondoren, Hungariak eragozpenak kendu dizkio, eta bat egin ahal izan du Mendebaldearen erakunde militarrarekin. Suedia Finlandiaren uberari lotu zaio, eta hamarkadetako neutraltasun politika hautsi.

Iruñeko udalbatzak UPNko alkate C. Ibarrolaren kontrako zentsura mozioa onartu zuen, eta EH Bilduko J. Asiron alkate hautatu, Espainiako eskuinaren eta UPNren haserre biziaren erdian.